Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 21a

JON LOPATEGI

Mixel Itzaina

JON%20LOPATEGI

Jon Lopategi bertsulariaren ehortzeketak, hilabete hunen 9an iragan dira Bere sort-herrian, Muxikan. 84 urte zituen. Mende erdi batez baino gehiago bertsu kantari ibili da Euskal Herriko asko lekutan. Bizkaiko ikastoletan bertsularitza irakasle eta bultzatzaile izan da. Hiru aldiz Bizkaiko xapeldun atera zen 1962, 1964 eta 1966ean. 1967ko xapelketa nagusian hirugarren gelditu zen Uztapide eta Xalbadorren ondotik eta 1983 eta 1986kotan bigarren atera zen. Eta 1989ko xapelketa nagusian xapeldun! Beti lehenetan sailkatua, azkenean lortu zuen beraz lehena izaitea. Merexiko zuen, nahiz baziren mindurik gelditu zirenak sailketa horren ondotik. Iguzkitze zela hoberena egun hartan ziotenak. Izan ditaike, bainan hein hortako bertsulari batek behar zuen behin bederen Xapeldun izan. Xalbadorrek ere xapela merexiko zuen, bainan sekulan ez zuen eskuratu! Horrek erran nahi du bertsulariak sailkatzea ez doala zientzia baten ildotik! Honela ikusia zen Jon bere herritarretaz: "Bertsulari sakona eta zorrotza, abertzale beroa, euskal gazteriari Frankoren diktadurapean mezu sozial politikoa ematen jakin duena...". Bada bertze izen bat Lopategiri lotua: Azpillagarena. Bizkaiko bikote istoriko hunen oroitzapena luzaz egonen da bizkaitar eta euskaldun guzien gogoetan! Xalbador miresten zuen. Erraiten zautan: "Guk kantatu bortz bertsuetarik bat edo bi bertsu onak, Xalbadorrek kantatuetarik hiru edo lau!". Urepelen Xalbadorri egin ginion azken omenaldi famatu hartan gai hau eman nion Joneri: " Xalbador poeta!". Huna Lopategiren bi bertsuak: Ni bezalaxe zuek sarritan harritu behar zinazten Pentsatuz nola poeta horren bertsuak neurtu ditezken. Gauza sakonak asmatu eta gauza sakon adierazten Urepeleko maixuagana ez gira inor iristen! Sarri dardaraz jartzen baigaitu Urepeleko maixuak Naparroako erresumaren sustraitik dakarz mezuak Poesi bidez batu nahi ditu zazpi seniden besoak Poesiarik ez baitu hiltzen indarren amenazuak! Bertsu hauek ederki adierazten dute bai Jon Lopategiren talendua bai eta ere Xalbadorrentzat zuen miresmena! Gainera 1989an, Euskal Herriko xapeldun atera zelarik xapela nori eskaini kantatu zuen honela bukatuz bere bertsua: Eskaini nahi nioke pentsatu zeineri, jantzi gabe joan zen Fernando Aireri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/02/21

Irakurleak mintzo: Oreina filmaz gogoeta batzuk...

Xurio

Berrikitan parada ukan dut Oreina filma begistatzeko Kanbon. Egia erran, Atalanteko papera irakurtu eta, ez nuen sobera gogorik film horren ikusteko. Koldo Almandoz-ek, filmaren egileak, idatzi du: " Oreina ibaia filma da. Egiten ginuen bitartean eraldatzen joan den pelikula" eta bukatzen du, "Itxaropena dut ikusleak Atalanten Oreina ikusiko duenean pantaila aurrean azaltzen dena ez zaiola ezezaguna egingo... Oreinan bizitzan bezala, guzia ez kontatzea, guzia ez jakiteko beharra bezain garrantsitzua da". Erranaldi horiek ez didate sobera gogorik eman, bainan filma euskaraz zelako jakingurak ene baitan gaina hartu du. Laburbilduz filmaren mamia: Joxe eta Martin anaien ezinulertze eta elkar ezin aditzeengatik haien arteko harremanak jasangaitz bilakatu dira. Haien artean amildegi bat bezala bada. Ondoan, ikusten da Khalil, Saharauiko semea, haurra zelarik familiarekin Euskal Herrirat etorria bizitzerat. Ahal duena egiten du bizitzeko baina begi-bistakoa da gizartean ez dela...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Itsas Bazterretik: ETORKINEKIN ELKARTASUNEZ SEGITUZ

Otsailaren 11n, astelehenez, berriz komitatu genituen Etorkinekin Kolektiboko kideak kolegiora! Publiko eder baten aitzinean, ongi etorria eman diete June, Aida eta Sunitak ikasleen izenean. Bi hitzez oroitarazi dute azaroko mintzaldiko ekintza, burasoena eta antolatu zuten gosari salmenta. Eskertu dituzte laguntzaile guztiak!! Bukaeran, 588,44€ko txeke erraldoi bat eskaini diete; Lilian eta Dominikak, jestu horrekin hunkiturik, hitza hartu dute eskertzeko zinez egindako lana eta oroitarazteko ikasleei erakutsi duten elkartasuna beharrezkoa dela beharretan direnendako. Kolegioak, bere aldetik, etorkinendako bilketarekin segituko du martxoaren 8a arte: higiena produktuak, hotzaz babesteko jantziak, azpi linja, bizkar zakuak.... Milesker eta txalo bero bat deneri!

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Haziak Mintzo: Senpere

Haziak%20Mintzo:%20Senpere

Aurten, gure eskolan, elebidun gela guziek musikaren inguruan lan egitea deliberatu dugu. Musikari batzuk etortzen dira gure laguntzera. Ama eskolan eta CPan Thierry BISCARY, CE1 eta CE2an, Paxkalin eta CM1 eta CM2an, Peio ERRAMOUSPE. Ttiki eta artekoak, Arrabots ttikien ihizlaria ipuinarekin ari dira. Soinuak sortzen dituzte: haize, euri eta ortziarenak inguruko tresnekin: papera, zapi eta untziekin. Ama eskolako handiek eta CPkoek eraikitzen dituzte heien musika tresnak eguneroko gauzak berziklatuz edo heien erabilpena aldatuz (adibidez: sardina kutxak, pintzetak, bizikleta baten gurpila...). Gure helburua izango da orkestra baten eraikitzea. CE1 eta CE2ko ikasleek, "Txalapartarekin erritmo joko" proiektu kulturalean murgildu dira. Eskolan, txalaparta instrumentua aurkeztera etorri ziren bi txalapartari. Haurrek ere instrumentua jotzeko aukera izan zuten. Ondoren, Abbadiara joan ginen, txalapartaren jatorria ezagutzera eta inguruarekin duen erlazioa ezagutzera. Gelan ere...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Itsasoko kondairak

Itsasoko%20kondairak

Miarritzeko Atlantica argitaletxeak plazaratu berri du "Océans, contes terribles et merveilleux" liburua (400 orrialde, 22,90€)). Hervé Manificat erredaktoreak ditu aspaldiko kondairak bildu (denak frantsesez idatziak), idazle ospetsu zenbaitenak batzuk (Homère, Paul Gauguin, Edgar Ellan Poe, Jules Verne, Jack London eta beste), gutiago ezagunak besteak, zibilizazio eta garai desberdinetakoak. Hiru kapitulutan moldatua da liburua: 1. Hastapenetako itsasoa (13 kondaira), 2. Itsaso beldurgarria (32 kondaira), 3. Itsaso miresgarria (17 kondaira). Lehen atalean, mitologiako kondairak ditugu aurkitzen, besteak beste "Uholde handia" babyloniar leienda, Bibliako Noeren kondairaren idurikoa, beste zibilizazio desberdin askotan ere aurki daitekeena, hala nola Kaliforniako Maidu indianoen leiendan. Bigarren atalak Euskal Herria ere hunkitzen du, hiru kondaira berezirekin, Angeluko Amodio Ganberaren leienda (Etienne de Jouy, 1819), Aturriko Barrako inguma (Auguste Bouët, 1848) eta...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Haziak Loratzen: Maldan gora

Elise D. Baionako AEK Gau Eskola C1 maila
Elise%20D.%20Baionako%20AEK%20Gau%20Eskola%20C1%20maila

Lanbroan, ez da fitsik ikusten, patarraz aparte. Aspertua naiz mendi madarikatu honetaz, ibilaldi honetaz, lagun guztiez. Hamar kiloko oinak ditut eta hamar tonako mihia. Urrats bat bestearen ondoan, hausnarrean banabil... Zergatik hautatu dut ene eremu erosotik ateratzea? Zergatik erabaki dut euskaraz bizitzea? Erdaraz, dena errexa da. Hitz egokienak erabiliz, ene pentsamenduen ñabardura guztiak adierazten ahal ditut. Ahotik edo idazlumatik, erranaldiak zalu ateratzen zaizkit, zuzenak eta ongi antolatuak. Euskaraz, erdi mutu eta erdi gor ibiltzean naiz beti, enbalditua, frustratua. Gainera, bukaerarik gabeko bidea da: "larunbata" ezagutzen dut eta "ebiakoitza" entzuten; "ipini" ikasi dut eta "ezarri" erabili behar... Igan arau, zerumuga lainotsua urruntzen zait eta bat-batean, haize goxoa hautemaiten dut. Burua altxatzen dut. Lainoa desegiten ari da eta ikusezina zena agertzen zait. Mendi izugarriak, oihanak, pentzeak... dena eder baino ederragoa. Mundu oso bat, miresgarria, eta...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Euskar Abentura Mauletik Gasteizerat

Jazko irudia, gazteak elkarrekin ibilaldi baten bukaeran
Jazko%20irudia_%20gazteak%20elkarrekin%20ibilaldi%20baten%20bukaeran

Jaz lehen aldikoz iragan zen, 100 bat gazte, 16 eta 17 urtekoak, ibili ziren herriz-herri, 783 kilometro oinez eginez. Helburu batekin euskaraz mintzatzea eta Euskal Herria osoan ibiliz, herrien ezagutzeko parada ukaitea. Aurten berriz antolatuko dute Mauletik Gasteizerat eta parte hartzeko izen-emaiteak orain hasiak dira, martxoaren 10a arte iraunen duena. Interesatua den gazteak, motibazio gutun bat idatzi beharko du eta horrez gain sorkuntza bat asmatu, izan idatzia, ikus-entzunezkoa, musikala, gai hauetako bat hautatuz: "Errimak eta erritmoak", "Joan-etorriak: migrazioen testigantzak" eta "Maite ditut, maite, gure bazterrak"

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Mugaz gaindiko eskola publikoen arteko proiektu berria

Mugaz%20gaindiko%20eskola%20publikoen%20arteko%20proiektu%20berria

Ikas-Bi eta Hegoaldeko eskola batzuen arteko ekimena da, deitu dutena "Zu eta ni, lanean elkarrekin". Internet-eko eTwinning moduan eginen dena, hau da sare bat Europako eskolen artean trukaketak egiteko. Lau ikastetxeren artean abiatua da: Paz de Ziganda Atarrabia (Nafarroa), Jean Pujo Baigorri (Baxe Nafarroa), Maurice Ravel Donibane Lohizune (Lapurdi) eta Urbi Basauri (Bizkaia). Lau ikastetxe hauen ikasle eta erakasleen arteko lotura pertsonala sortu eta indartzea da helburu nagusia. Horrela, ikasle eta erakasleek parada ukanen dute elgarrekin produktu digitalak sortzeko. Dena euskaraz eginen da, euskaraz duten ahozko eta idatzizko gaitasunak hobetuko dituztela esperantzarekin. Proiektu horren helburua da, euskaraz gehiago hitzegitea eta idaztea, jendeak eta heien esperientziak ezagutzea. Horrez gain, ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak hobetzea. 2019ko maiatzean nazioarteko lan taldeen topaketa Donibane Lohitzunen eginen dute.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Erle Beltzaren biltzar nagusia

Biltzar Nagusian Fred Forsans presidentea mintzo
Biltzar%20Nagusian%20Fred%20Forsans%20presidentea%20mintzo
Berrikitan Itsasun Euskal Herriko Erle Beltzaren biltzar nagusia iragan da, elkarte hunek zaindu nahi ditu erle beltzak. Bost urtez garatuz joan da erleen sarea, erlezainen formatzea, erreginen hautatzea... Hilabetean behin, urritik apirila artea, eskola batzuk ibiltzen dira, Senpereko Saint-Christophe laborantzako lizeoak sail bat idekia du ere erlezain izaiteko. Bi erlaitegi gune badituzte, kofoinak atzemaiten ahal dira, lehena Itsasun eta bestea Iratiko mendietan. Elkartearen xedea da erlezainen artean biltzea, lana bateratuz hola materiala erosteko edo erleen segitzeko parada emanez. 2018an Gipuzkoako erlezain federazioarekin osatu dute Erbel elkartea, Bilboko ikerketa zentro batekin kolaboratzen dutela. 2019an, 300 erregina ikertuko dituzte, 10 leku desberdinetan. Elkarteak geroari begira beste proiektu batzuk baditu: erlekumeak proposatzea eta erle sareak saltzea, formazio sail bat hastea. Salmentarako Erle Beltza etiketak sortuko dituzte, ekoizle guziek berdina ukaiteko gisan,...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Epelondoren xokoa: EZTEI EDERRAK

Epelondo

Iragan aste bateko Le Monde egunkariak, nobela beltza edo thriller bat balitz bezala, kontatu zigun nola inplosatu zen UMP eskuineko alderdi politiko ohia, 2017an, presidente bilakatzeko etorbide zohar bat zabalduz Macron zurbilari. Sarkozy eta Fillonen arteko funtsezko ezin ikusiak eraman zituen leize hondora, bata aferagile distiratsuen adiskidea zela eta bestea, Sarthe departamenduko bere gaztelutxoan jauntto, diru sartzeen aldetik Penelope bere bobonarekin, frantses estatuaren bizkar bizi zena, betidanik. Noble gustuak zituzten biek, bost haur gosaio eta sos premia erraldoia, horiz jantzi arrunten gisara, hilabeteak bukatzeko zailtasunak ere bai! Le Monde-ko artikuluen arabera, bi piztia falangatsuen borrokaz beste, ikasten da zelan, Fillonen alaba baten ezteiak, azken finean, frantses zerga ordaintzaileek pagatu zituzten. Egitera bihurria. Gobernuaren harpeetan egotea komeni da "pax-pax" jukutria horren erreusitzeko. Alabaina, Marie Fillon kuttunak, aitari 30 000 euro eskatu...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Euskal Haziak Biltzar Nagusia

Euskal%20Haziak%20Biltzar%20Nagusia
Dakizun bezala, Euskal Haziak elkartearen helburua irakaskuntza katolikoko ikasleen euskalduntzearen garapena aitzinaraztea da. Iragan den urteko bilana egiteko eta heldu den urteko norabideak finkatzeko, elkartearen ohiko biltzar nagusira atseginarekin gonbidatzen zaitugu martxoaren 8an ostiralez, (19:00), Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/02/21

Lizeoetako ikasleak klima hobetzearen alde

Belgikar gazteak elgarretaratuak
Belgikar%20gazteak%20elgarretaratuak
Greta Thunberg, 16 urteko Suediako neska bat da, duela jadanik urte batzuk ingurumenari buruz engaiatua dena. Joan den agorrilean erabakitzen du ostiral guziz ez eskolarat joaitea eta Suediako Parlamentu aitzinean jartzea "klimaren alde eskola greban" lelopean. Greta Thunberg-en hitzak adierazgarriak dira "Gure buruzagiak haurrak bezala ari direnez gero, behartuak gira haiek duela aspaldi hartua ukan behar zuten arduraren hartzerat". Neska hunen iniziatibak bide egin du eta beste eskola batzutako ikasleek ere mugimendu hortan sartu dira. Suedian iragan diren lehen eskolen grebaetatik, gazte anitz herrialde desberdinetan greban sartu dira. Australiatik Estatu Batuetara, mobilizazioak Europan ere gauzatzen ari dira manifestaldi handi batzuekin, bereziki Belgikan eta Suitzan, 30 000 lizeoko ikasle bildu baitira. Ipar Euskal Herrian ere ekimen horrek oihartzun ukan du, besteak beste: Cantau, Etxepare, Louis de Foix, Armand David... lizeoetako ikaslek petizio bat abiatua dute eta...

Irakurri segida

3487. zbk

Gobernuaz guti mintzo bada jendea, gobernu hori frango ona izan behar da

(Jean Jacques Rousseau)

Azalekoa | 2019/02/21

Ihauteriak munduan zehar!

M.O.

Ihauteriak%20munduan%20zehar!

Ihauteri garaian sartuak girela eta, bost hedabideen artean egiten dugun lan amankomunean pentsatua izan da gai hau tratatzea bakoitzak bide bat hartuz. Herria astekariak bilatu du munduko beste skualdeetan ere ohidura berdintsuak badirenez.

Europan eta munduan gaindi ez da ihauteri bat baina ihauteri batzuk, desberdintasunak baldin badira, memento berean erritu batzuk milurtekoak dira: mozorrotzea, jendartearen inarrostea, "behar ez diren" gauza batzuren publikoki aipatzea... Duela zenbait urte "Le Monde à l'envers" deitu erakusketa batek Mediterraneo hegian eta Europan gaindi diren ohidurak zein diren ongi azaltzen zuen. Jantzi eta masken bidez lekukotasun batzuk erakustera emaiten dute besta giro batean eginak baldin badira ere, ihauteriek funtzio berri batzuk badituztela.

Ihauterien jatorria

Ihauteriek kristau egutegia kondutan hartzen dute, garizumari lotua dena. Erdi Aroan "carnem levare" erraiten zuten garizumarentzat, "haragia kendu", emekiemeki bilakatu dena Carnavale edo Carnasciale. Italiarrek frango fite erabali zuten hitz hori. XIX. mendean Carnaval hitza erabilia da Europako lurralde batzutan. Astearte-ihauteri edo Asteartegizen, hauste izanez biharamunean, egun horrek parada emaiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016