Gure Hitza | 2019ko Urriaren 24a

Politikero ezdeusak

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari ona izaitea. Horrek eskatzen baitu, nork bere buruaren abantailak baztertuz, ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak eta ongi izaitea gogoan, aterabide egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea, araberako manuak emaitea, estatuko egiturak zinezko zerbitzuak bilaka ditezen. Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea ez da aski. Lehen lana du gobernu baten muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar du beste batzuekin nolako tratuak adostu ditzazken. Gure lehen auzo erresuman politikari on baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu. Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako hauteskunde nagusien errepikatze beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista atera zen garaile, bainan legebiltzarrean gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek denbora galdu du eztabaida antzuetan, ahantzirik duela urte bat hitzemanak. Orduan beste alderdi multxo batek haren alde bozka zezaten Rajoy kanporatzeko gisan. Ezinezkoa ote zen jaz konfiantza egin zakotenekin, hots Podemos-ekin, Euskal Herriko eta Kataluniako abertzaleekin gobernu tratu bat hitzartzea? Apirileko bozen biharamunean berean ageri zen Sanchezek ez zuela hortarako borondate mikorik. Beste alderdien bozak eskuratu nahi zituen dohainik, ordainez deusik eskaini gabe eta gobernu egitasmoa heiekin partekatu gabe. Ageri zen gutiziatzen zituela azaroaren 10eko hauteskunde horiek, sinetsaraziz besteen faltaz behar ukan duela hortaratu. Honela, aldi huntan bere alderdiak jarleku gehiago ardiesteko mentura batekin. Funtsean, ez Sanchez sozialistaren ahotik, ez eskuineko alderdienganik, ez da proposamendurik entzuten, langabeziak, pobreziak, hezkuntza kaxkarrak eta klima aldaketak jotzen duten Espainiaren altxatzeko. Karrikak betetzen ari dituzten pentsiodunei deus ez diete eskaintzen. Hauteskunde garai huntan, zoin baino zoin ozenkiago hispanitatearen alde baizik ez dira mintzo. Alta, beren eginbide batzuk ez dituzte errespetatzen ; hala nola 40 urte hauetan Gernikako Estatutua bete gabe utziz, eta preso politikoen familien eskubideak zangopilatuz. Aitzitik, Francoren denboran bezala, guardia zibila igortzen dute su piztera, gero demokrazia eta burujabetza baketsuki bilatzen duten guziak nolazpait zikindu nahiz. Altsasuko eta Kataluniako auzietan ikusi da, ahal bezenbat jende auzipetuz, epaitegiak bultzatzen dituztela presondegi eta isun handienez gaztigatzera. Generalitateko hautetsien aurkako epai neurriz kanpokoa salatzeko, hamar milaka jende bildu dira Bartzelonako eta bertze hirietako karriketan. Kale borrokara lerratu diren gazte batzuei buru egiteko aitzakian, edo bakarrik aireportua husteko, nor-nahiri abreki mendekatuz nolako bortizkeria ez du erabili poliziak! Duela bi urte bezala ehunka zauritu eraginez. Arazoak konpontzera entseatzeko orde, berak egin hutsen eta gaizkien aitortzeko gai ez den Espainia bide lanjerosenak hartzen ari da. Agian, egundainotik bezala, Katalandarrek jakinen dute indarkeria instituzionalari beti baketsuki ihardokitzen.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3520. zbk

Liranja ederrenak ez dira beti hoberenak emazteak berdin

Adolph Ricard

Gure Hitza | 2019/10/24

Politikero ezdeusak

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari ona izaitea. Horrek eskatzen baitu, nork bere buruaren abantailak baztertuz, ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak eta ongi izaitea gogoan, aterabide egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea, araberako manuak emaitea, estatuko egiturak zinezko zerbitzuak bilaka ditezen. Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea ez da aski. Lehen lana du gobernu baten muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar du beste batzuekin nolako tratuak adostu ditzazken. Gure lehen auzo erresuman politikari on baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu. Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako hauteskunde nagusien errepikatze beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista atera zen garaile, bainan legebiltzarrean gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek denbora galdu du eztabaida antzuetan, ahantzirik duela urte bat hitzemanak. Orduan beste alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016