Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Urriaren 24a

Azkaine

Azkaine

Omiasaindukari lore eskaintza Atelier Vert saltegian urrelili, brana eta zuen gustuko bertze landare eta lore mota frango erosten edo aitzinetik manatzen ahal dituzue 05 59 54 25 64 zenbakira deituz. Herriko kontseiluaren bilkura Urriaren 24an, ostegunarekin (19:00) iraganen da Bil Toki gelan. Huna aipagai eta eztabaidatuak izanen diren gaiak egun hortan: ✓ Euskal Elkargoari “sartze errextasun”, “egiturazko proiektu” eta oihaneko laneri buruz diru laguntzaren eskaera. ✓ Herri barne berrantolaketa. ✓ Buxeta orokorraren bigarren erabaki moldatzailea bai eta Departamenduko Kontseiluarekin bide arautegiari buruzko hitzarmena. ✓ Herriari E. Fourneau karrikan lur zatiak uztea. ✓ Gas banaketari buruz. ✓ Larrundarrak ihizi elkarteari Isabeleneko Borda bai eta Tennis Klub elkarteari kirol muntadurak uzteko hitzarmena. ✓ Bizitegiak turismoko etxebizitzak bilakatzea. ✓ Elkarteendako 2019ko diru laguntzen banatzea. Ez da gai eskasik izanen eta eztabaidek iraunen dute segur! Elgarren errespetuan, elgar entzunez aitzina ditela.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3520. zbk

Liranja ederrenak ez dira beti hoberenak emazteak berdin

Adolph Ricard

Gure Hitza | 2019/10/24

Politikero ezdeusak

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari ona izaitea. Horrek eskatzen baitu, nork bere buruaren abantailak baztertuz, ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak eta ongi izaitea gogoan, aterabide egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea, araberako manuak emaitea, estatuko egiturak zinezko zerbitzuak bilaka ditezen. Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea ez da aski. Lehen lana du gobernu baten muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar du beste batzuekin nolako tratuak adostu ditzazken. Gure lehen auzo erresuman politikari on baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu. Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako hauteskunde nagusien errepikatze beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista atera zen garaile, bainan legebiltzarrean gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek denbora galdu du eztabaida antzuetan, ahantzirik duela urte bat hitzemanak. Orduan beste alderdi mul...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016