Inbido | 2019ko Urriaren 24a

Saran gaindi bainan lurpez lurpe

Muslaria

Saran%20gaindi%20bainan%20lurpez%20lurpe

Jakintza elkarteak plazaratu du udazkeneko bere aldizkaria. Burutik buru Saraz ari dena, Jacques Antz ikerle baliosak akulatu lanen argitarat. Behako berezi bat emanez herriari. Bai, hala da, arras berezia zinez. Ez dira aipatzen Sarako eliza, pilota plaza laxoak, trinketa, bazterrak, etxeak, mugaren hegiko benttak. Ez da aipatzen Axular erretor famatua, hitz bat ez da lehengo eta oraiko pilotarietaz. Bainan zertaz da beraz solasa? Gaitzeko itzulia egiten da lurpez lurpe, erraiten ahal ginuke harpez harpe, geldialdi luze bat eginez leize edo leze handian, turismogune famatua bilakatua den toki arraro hortan. Ederki erakutsia da badela hor, lurpez lurpe beraz, ondare bat ezin aski preziatua. Eta Axular handia ez bada sartzen lan balios hortan, bere tokia hartzen du Joxe Migel Barandiaran ataundar apez jakintsunak. Dotzena bat urte egon zen Saran eta biziki ikerketa baliosak akulatu zituen, orai denentzat baliagarri direnak. Altxor bat Bai, Sarak badauka lurpez ere altxor paregabe bat. Denek ezagutzen dukete Leze Handi delako hori bainan harpe edo(eta) leize badira beste hamar bat. Uriogaina, Uriobeherea, Faardiko Harria eta Leze-Ttiki besteak beste. Ez dira oraikoak segur! Izadiak ditu moldatuak, aski denbora hartuz, Mendialdetik jautsi urek dituzte xixelkatuak tokia gisa hartakoa izanez eta urteak joan dira ez mendeka bainan miliunka eta miliunka. Badakigu ere denbora batez, biziki aspaldi egia erran, toki berezi horiek jende frangoren bizileku izanak direla. Lehen biztanleak orobat Neanderthal motako jendeetarik izanak. Iduriz jendeak etziren alde bat hor egoiten. Egonaldi luzeak egiten bazituzten ere. Aspaldian ez da gehiago jenderik hor bizi bainan bada zernahi gauainhara. Ardura gorderik daude bainan artetan ikusten dira halere. Fama handiko bisita Hemeretzigarren mendean hasi zen gure eskualdetan ere turismoaren saila azkartzen. Bereziki burdin-bidea egin zelarik Parisetik Hendaiaraino. Gero eta kanpotiar gehiago bazter ikuska jinez. Bestalde, 1858an, irailaren 20an, nor jin ziren Leze Handirat? Napoleon III-a eta bere andrea. Bisitaldi horrekin aitzina emendatu zen tokiaren fama. Bisita horren oroigarri orai ere ikus ditake, lezerat sartze hortan berean, harri apaindu bat untsa ederra. Gauzak aise gehiago kanbiatu ziren haatik oraino iragan mendean. Miarriztar aberats batek bere gain hartu zuelarik Leze Handiaren untsa atxikitzea, bide manerako bat idekiz ateraino, bazterrak ere garbi begiratuz. Obran hasi ziren karraskan 14ko gerla aitzinttoan, gelditu gerla denboran eta lanak bururatu handik zonbait urteren huruan. 1970ean, herriak du segida hartua, aitzina edertuz tokia. Bestalde, geroztik muntatua izan da ondo hartan gaitzeko erakustegi aberatsa, aurrehistoriako aztarna frango bildurik, Jacques Blot eta Michel Duvert ikerle baliosak eragile suhar. Erakustegi horri emana diote Joxe Migel Barandiaran apezaren izena. Jakintza elkartearen zenbaki berak aipatzen ditu ere Leze Handian egin diren ikerketa asko. Oroitarazten ere denboran zonbat istorio kondatu den leize alimale hortaz, laminak jiten zirela eta nik dakita zer.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3520. zbk

Liranja ederrenak ez dira beti hoberenak emazteak berdin

Adolph Ricard

Gure Hitza | 2019/10/24

Politikero ezdeusak

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari ona izaitea. Horrek eskatzen baitu, nork bere buruaren abantailak baztertuz, ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak eta ongi izaitea gogoan, aterabide egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea, araberako manuak emaitea, estatuko egiturak zinezko zerbitzuak bilaka ditezen. Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea ez da aski. Lehen lana du gobernu baten muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar du beste batzuekin nolako tratuak adostu ditzazken. Gure lehen auzo erresuman politikari on baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu. Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako hauteskunde nagusien errepikatze beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista atera zen garaile, bainan legebiltzarrean gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek denbora galdu du eztabaida antzuetan, ahantzirik duela urte bat hitzemanak. Orduan beste alderdi mul...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016