Marijane Minaberri eskola
Joan den astean, astearte arratsaldez,
zer ekitaldi pollita herriko
eskolaren inguruan! "Marijane
Minaberri" izendapena
emana izan zaio eskolari, Suaia
elkarteak eta Herriko Etxeak
partzuergoan antolaturik. Estreinaldi
horren karietara, bazen
jende multxo pollita bildua.
Lehenik, bistan da, han bereko
eta Urepeleko haurrak, berrogoi
bat orotara, beren erakasleekin:
bi eskolak elkartuak dira, haur
ttipienak Bankan direla eskolatuak,
handienak Urepelen, eta
hori imertsio edo murgiltze sisteman,
erran nahi baita euskarari
lehentasuna emanik. Pentsa
beraz ezin hobeki heldu zaiola
herriko eskola horri Marijane
Minaberri euskaltzale suharraren
izena hartzea! Ondoan
bazen jende ezagunik ere:
lehen lehenik Marijanen familiakoak,
Terexa 91 urteko ahizpa
eta Isabelle iloba, hor ere
Lucien Etxezaharreta (Maiatz),
Mizel Jorajuria eta Piarres Aintziart
(Euskaltzaleen Biltzarra),
Sagrario Aleman eta Andres
Iñigo nafar euskaltzainak, Mixel
Oçafrain Bankako auzapeza eta
Mixel Ernaga Urepeleko auzapeza,
Oskorri taldeko Natxo de
Felipe kantaria, Laka bertsularia,
Terexa Lekunberri (EKE),
Elise Dilet (Ikas), Annick
Trounday departamenduko
kontseilaria, Aude
Muller Hezkunde Nazionaleko
ikuskaria, herritarrak
ere hor, Mixel Urricariet,
Frantxua Juanicotena
eta beste.
Ramuntxo Çaldumbide
herriko idazkariak kudeatu
du ekitaldia. Lehenik
haurrek biziki polliki
kantatu dute "Bil, bil, bil"
(Marijanen hitzak, Oskorrik
musikatua), Natxo de
Felipek gitarraz lagundurik,
ondotik Natxok berak
eman du hain ezagutua
bilakatua den "Marijane
kanta zan" kantua, hor
aldiz haurrek lagundurik,
Natxok hitz pollitez agurtzen
zuela Marijane zena,
"andere umila, andere
emana, andere eskuzabala".
Lakak bere aldetik lau
bertsu eder kantatu ditu (ondoko
aldian zabalduko dauzkizuegu).
Eta "Marijane Minaberri eskola"
plaka agertu dute Antton
Hariñordoki 'Suaia' elkarteko
lehendakariak eta Anita Falxa
erakasleak. Gero lerrokatu dira
Marijane zenari buruzko hitzaldi
suharrak. Suaia elkartea izan
da proiektu horren bultzatzailea
eta elkartearen izenean Katixa
Dolhare Çaldumbidek laudatu
du Marijane "aitzindaria". Mixel
Oçafrain auzapezak "Marijane,
zure lana, gogoeta eta izpiritu
xorrotxa beti bizirik egon ditela
herrian" du opatu. Mizel Jorajuriak,
Euskaltzaleen Biltzarrak
plazaratu berria duen "Marijan
Minaberriren meategitik" liburu
gustagarriaz du hitzegin. Sagrario
Aleman, Annick Trounday
eta Aude Muller (euskararen
ikasten hasia den inspektorea,
erran daukunaz) ere suharki
mintzatu zaizkigu, "Marijane
omentzeko modu oso pollita,
ezin aproposagoa" dela zioelarik
Sagrariok. Azken hitza
Terexa ahizpari: "Izigarri hunkia
naiz, ez dut gauza onik baizik
entzun, deneri milesker". Hurrupaldi-
janaldi batekin bururatu
den elgarretaratze gozagarria
3520. zbk
Liranja ederrenak
ez dira beti
hoberenak
emazteak
berdin
Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari
ona izaitea. Horrek eskatzen baitu,
nork bere buruaren abantailak baztertuz,
ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak
eta ongi izaitea gogoan, aterabide
egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea,
araberako manuak emaitea, estatuko egiturak
zinezko zerbitzuak bilaka ditezen.
Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea
ez da aski. Lehen lana du gobernu baten
muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora
heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar
du beste batzuekin nolako tratuak adostu
ditzazken.
Gure lehen auzo erresuman politikari on
baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu.
Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako
hauteskunde nagusien errepikatze
beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an
Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista
atera zen garaile, bainan legebiltzarrean
gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek
denbora galdu du eztabaida antzuetan,
ahantzirik duela urte bat hitzemanak.
Orduan beste alderdi...