Heriotze
Joan den astean zendu da Jeannot
Arotçarena, urteetan kaseta
huntan berri emaile izana, 74
urte zituen. Larunbatean iragan
dira haren ehorzketak.
Milesker Jeannot zure lanarentzat
eta dolumin bizienak zure
familiari.
Hauteskundeak prestatzen
"Herritarrekin ezkerreko alternatiba"
deitzen da iragan
hauteskundeetan abertzale eta
ezkertiar batzuk osatu zuten
zerrenda. %23 boz bildurik, hiru
hautetsi lortu zituen. Hautetsi
horiek sustengatzen zituela, taldea
erregularki bildu da eta hara
oraiko egoeraz zer dion:
À¢'œ'" Herriaren jendetza emendatzen
ari dela.
À¢'œ'" Azpi egituren mugak agertzen
hasiak direla.
À¢'œ'" Hiri zentroa saturatua dela.
À¢'œ'" Komertsioa ahulduz doala.
À¢'œ'" Prekaritatea gero eta gehiago
ageri dela.
Taldeak egin azken biltzar nagusian
2020ko hauteskundeetan,
"Herritarrekin gure alternatiba
Hazparnerentzat" deitu zerrenda
baten aurkeztea deliberatu du,
Kristian Etchetto zerrenda buru.
Bakotxaren gaitasunak eta esperientziak
partikatzeko gisan, nahi
duen oro deitua da urriaren 26an
(9:00), Francis Jammes karrikako
4.ean eginen den bilkurara.
Sokorri Katolikoa
Azaroaren 3an, Aterbe Ona elizaren
parean, bere kanpaina
segitzen du Sokorri Katolikoak,
kuskus saltze batekin. Etxera
eraman edo hor berean jateko
moldea eskainiak dira. Hortarako
manatu behar da urriaren
31 aitzin, bi zenbaki hauetarik
bat eginez: 06 88 35 67 83 edo
06 74 55 79 94. Pertsona baten
zatiak 6,50€ balio du.
Ezteiak
Urrezko (50 urte) edo diamantezko
(60 urte) ezteiak ospatzen dira,
hainbeste denboraz elgarrekin
egon diren bikoteekin. Aurten ere
Herriko Etxeak bikote horiek ohoratu
nahi ditu urtero bezala. Hazparnen
ezkondu zirenen zerrenda
badu, bainan kanpoan ezkondu
eta Hazparnen bizi direnen izenak
nahi luzke, denen ohoratzeko
gisan. Kasu hortan dena, gomitatua
da Herriko Etxean agertzera
familiako karnetarekin, berantenaz
azaroaren 8ko.
Lehengo auto, moto eta...
Hirugarren aldia da elgarretaratze
berezi hau egiten dela Hazparnen:
lehengo auto, moto, laneko
auto... eta laborantxako tresna.
Denetarik izanen da ikusgai urriaren
26 eta 27an Harana plaza eta
Ezker Paretan. Erakusketaz gain,
tresna horien arranjatzeko piezak
ere aurkituko dira salgai. Jakitate
eta pasio baten partikatze gune
gisa aurkezten dute gertakari hori.
Horren antolatzailea "Soupapes
et pistons" elkartea da, tresneria
horren ezagutaraztea eta bizirik
atxikitzea du helburu nagusia. Urteko
data berezi hortaz gain, hilabeteko
bigarren igandean biltzen
dira nahi duten guziak Mendeala
sahetsean, elgarren laguntzeko
edo berdin ibilaldi baten egiteko.
Horrat hurbilduko denak aurkituko
du ere jateko eta edatekoa. Iragan
urteetako egunak arrakastatsuak
izan ziren.
Zernahi gertatzen da
Hazparnen:
Azken asteburuan zaldiak, aitzinekoan
motoak, oraino lehenago zakurrak,
heldu denean auto, moto
eta tresna bereziak!! Eta denetara
jendea heldu!!