Donibane Lohizuneko Dukontenea egoitzan
estreinatua izan da Selaurua elkarteak
muntatu erakusketa, urte guziz arrakasta
ederra ukaiten duena. Ehun bat margo orotarat,
gai mota guzietarik. Erakusketa aste
huntan guzian idekia da (15:00-17:00)
Biriatun, gaitzeko atsedengune pollita,
familia frangok berantetsia zutena, estreinatua
izan da Kurleku auzoaldean, gero
eta jende gehiago bizi-eta hor gaindi. Lurra
herriak erosia etxerik ezin eraiki zitakeen
toiki batean. Orai, badira hor muntadura
guziak zernahi jokotan artzeko. Obrak
gosta dira 138.000 euro, departamenduarenganik
ardietsirik diru laguntza ederra
(37.800 euro). Jean-Jacques Lasserre
departamenduburua bera ere hor zen,
Baionako suprefeta ere ba....
Hendaian, herriko kontseilua bildu da eta
arras berezia den gai bat aztertua izan da
bilkura hortan, artetan herrirat jiten diren
zirkoena. Joan den uztailean eztabaida pizkorrak
izanik Muller zirkoa jitearekin. Nahi
ukan zuen baimenik gabe plantatu herriaren
konduko eremu batean eta denen buru
jarri zen partikular batek zonbait egunentzat
utzi zion lur peza batean. Hemendik
goiti ez gehiago holako aferarik izaiteko
menturan, orai arte gauzak etzirela orobat
aski garbi, xeheki finkatu dira zirkoek Hendaiarat
jitearekin onartu behar dituzten baldintzak.
Beroan bero, erabaki da ere nihundik
ahalaz herriak ez dituela gehiago nahi
abere basak badituzten zirkoetarik, ardura
abere horiek gaizki tratatuak izaiten direla
eta gainerat ikusgarri ederrak eskaintzen
ahal direla abere horietarik batere gabe.
Oroitarazia izan da Frantzian gaindi ehun
bat herrik bide bera hartua dutela....
Donibane Lohizuneko merkatu
plazan bada noiz nahi mugimendu
frango bainan joan den larunbatean
bazen usaian baino gehiago,
han ospatu baita Eusko-Eguna,
kartsuki oroitaraziz eusko hori
dela gure Euskal-Herriko moneta
berezia, gero eta jende gehiagok
baliatzen dutena. Han berean
bazen denbora berean merkatu
berezi bat, gauza on frango salgai.
Hainbestenarekin, euskoaren
saila akulatzen dutenek, kudeatzaile
Dante Edme-Sanjurjo,
banatu dituzte beren sariak, orotarat
29.066 eusko, 50 elkarte zirela
hartzale, hala nola besteak beste
Euskal-Herriko Laborantza Ganbara,
Bizi, Hegalaldia, Integrazio
Batzordea eta zonbait ikastola.
Lekuko han ziren gomitatu asko,
lehen lerroan Jean-François
Irigoyen Donibaneko auzapeza
eta Henri Anido Ziburuko axudanta....
Ziburun, erne dabiltza herriko bozeri buruz. Joan
den astean kondatzen ginuen Ziburu Bizi abertzale
taldeak aurkeztu zuela bere zerrendaburua,
azken aldiko hura bera, Eneko Aldana. Horra
nun beste zerrenda baten berri jakin den. Zerrenda
hortan Jojo Aramburu da lehen tokian. 62
urte ditu, errotik ziburutarra, Herriko Etxean sortua,
bestalde jadanik biziki ezagutua, aspaldian
herriko besta-komitearen buru ere baita. "Ziburu
maite dut, j'aime Ciboure" hori da lema gisa hartua
duena. Berekin ukanen du besteak beste
Jean-Jacques Gouaillardet axudanta, orai arte
auzapezaren gehiengoan zena....
Bilkura bat arras berezia izan da joan den astean
Donibane Lohizunen, portuko erretegian. Solasgai,
eskuin eta ezker entzuten diren arrangurak,
norbait bere bizilagunak edo bizilagun ohiak
azkarki mehatxatua izanik eta joa ere berdin. Hortakoa
den zerbitzu batek muntatua zuen bilkura
hori, gure Kostaldean ere gutien ustean badirela
holako kasuak. Sozial maileko elkarte zonbait
partzuer, poliza ere ba. Ez idurika Donibaneko
polizategian berean bana beste batean aste guziz
bada norbait gisa hortako arrangura batzuekin
agertzen dena. Kasik beti emazte bat da pleini,
noiztenka gizon bat. Lehen ere baziren holakoak
bainan aise gutiago. Bestalde, holako zerbait gertatzen-
eta, istorioa gordetzen zen, gaizki tratatua
zena bera ere lotsa kaxketadunen ganat joaiteko
edo beste norbaiti kondatzeko zer zitzaion gertatzen.
Orai mehatxupean direnak aiseago mintzatzen
dira nahiz ikerle frangoren ustez oraino
ere kasu guziak ez diren aparantziarik ere agertzen.
Bilkuran errana...
Donibane Lohizunen, xahar-etxe berri bat eraikiko
da Udazkena zen tokian. Lehen harria joan
den astean pausatua izan da. Obrek iraunen
dute bi urte baino gehixago. 2021ean bururatuak
behar litazke Eguberri aitzinttoan edo hola.
Gostako dira 15 milioi euro. Orotarat, bi eraikinetan,
136 lagunen tokia izanen da. Lehenean 82
ganbara eta bigarrenean 54 arta luze eta jarraikiak
behar dituzten xaharrentzat, orai arte Trikaldi
delakoan hartzen direnak. Trikaldi zerratuko da
hemendik bi urteren buruan eta eremua baliatuko
bizitegi berri andana handi baten muntatzeko,
174 naski, denak sozial mailekoak....
Ziburun, herriko kontseilua bildu da eta solasgaietan
deus ez baitzen eztabaidabide zenik,
erabaki guziak aho batez hartuak izan dira. Giroa
ondarrerat da samindu. Lehenik, Eneko Aldana
hautetsi abertzaleak nahi ukan baitu mintzatu eta
bere ikusmoldea eman ondareari buruz berrikitan
akulatu ikerketaz. Ihardetsia izan zaio ikerketa
bururatua izanez berantegi zela gai horren
aipatzeko. Gero, bazterrak oraino minberago
Dominique Duguet hautetsiak erraitearekin
nolako arrangurak badiren Bi Kaleak izeneko
etxegune proiektuarekin. Beldurra lur-lehertze
bat izan ditakeela, ondorio txarrak ere ba. Ondo
hartan bizi direnak azkarki arrangura eta baziren
bilkurarat espresuki etorriak xuxenean entzun
nahi zer erranen zen. Hirigintzaz arduratzen
den axudantak azpimarratu du Herriko Etxeak
kondutan hartuak dituela batzuk eta besteen
arrangurak bai eta espertak ekarraraziak. Espert
horiek errana omen ez dela lanjerik obrak gisa
hartarat akulatzekotan. Delako auzoaldean...
Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari
ona izaitea. Horrek eskatzen baitu,
nork bere buruaren abantailak baztertuz,
ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak
eta ongi izaitea gogoan, aterabide
egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea,
araberako manuak emaitea, estatuko egiturak
zinezko zerbitzuak bilaka ditezen.
Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea
ez da aski. Lehen lana du gobernu baten
muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora
heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar
du beste batzuekin nolako tratuak adostu
ditzazken.
Gure lehen auzo erresuman politikari on
baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu.
Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako
hauteskunde nagusien errepikatze
beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an
Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista
atera zen garaile, bainan legebiltzarrean
gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek
denbora galdu du eztabaida antzuetan,
ahantzirik duela urte bat hitzemanak.
Orduan beste alderdi...