Urtero bezala, kolegioko ekipa
pedagogikoak urte hastapeneko
egonaldi bat proposatu
du kolegioko 97 seigarreneko
ikasleei. Hiru egunez, Orioko
Txurruka aterpean egon dira
euskarazko giro batean murgildurik,
elkar hobeki ezagutzeko
helburua hartuz, ikastola
desberdinetatik heldu baitira
(Sara, Senpere, Azkaine, Bidarte,
Hendaia, Urruña).
Urriaren 7an, astelehenez, txirrina
jotzean, maletak elkartuz,
deia egin ondoren, seigarreneko
ikasleek Orioko bidea hartu
dute. Orioko Txurruka aterpera
sartu eta logelaka instalatu
dira haien lagun berriekin, kirol
eremu zabalean jokoetan aritu,
eta bertan antolatutako elkar
bizitza jokoetan parte hartu
dute. Eguerdiko piknika partekatu
ondoren, tenis pare on
bat ezarri Orioko hirira oinez
joateko. Portuaren bazterrean,
talde ttipitan ezarri dira argazki
ibilaldi baten egiteko eta bertako
monumentuak eta pertsona
famatuen ezagutzeko:
Jorge Oteiza, Benito Lertxundi,
Endaia etxea, Orioko arraun
klubaren logoa.
Biharamunean, urriaren 8an,
asteartez, ongi gosaldu, Oriotik
Zarautz-era oinez joan
dira hondartzara iristeko. Bertan,
talde ttipitan banaturik,
"Zarautz'Express" jokoa egin
dute: mapa bati esker, orientazioa
landu monumentu desberdinak
aurkitu eta izendatu
dituzte. Ibilaldi honen ondotik,
elgarrekin piknika erraldoi
bat partikatu dute. Arratsaldez,
geltokira joan dira Eusko
tren topoa hartzeko eta Oriora
itzultzeko. Hau desafioa!
Gehiengo batek lehen aldikotz
bere txartela konpostatu du eta
treina hartu du!
Urriaren 9an, asteazken goizean,
materiala bildu eta,
Zestoako bidea hartu dute, bi
taldeetan banatuak izan dira
bi aktibitate desberdinetan aritzeko:
alde batetik, Erdi Aroko
Lili jauregiaren bisita egin dute
Andere Madalenari esker.
Antzerkitxo baten moduan
aurkezturik, "zerbitzari berriak
" deitutako ikasleak gelazgela
ibili dira bere familiako
istorioa entzunez. Gaztelu
honen inguruan den erreka
eta oihanaren bazterrean,
ingurumen paisaia aztertzeko
eta hosto desberdinak
aurkitzeko parada ukan dute
talde ttipika, urratsez
urrats
ibiliz. Bestalde, Ekainberri
leizeetara hurbilduz, bertako
tailer gelara sartu dira batzuk,
garai hartako margolaritza
edo(ta) sua nola egiten den
ikasteko eta ehiztari ttipiak
bilakatuz, arkuaren erabilpena
eta lantza botatzearen ariketa
eginez. Azkenik, leizeetako
arroketan agertzen
diren
margoak, bereziki zaldiak,
hurbiletik aztertu dituzte.
Egonaldi guztian, oroitzapen
liburuxka bat betetzen aritu
izan dira. Arratsaldean, kolegiora iritsi dira. Gure ikasleek
ikasturte hastapen honetan,
harreman biziki azkarrak lortu
dituztela egonaldi honi esker
ondoriozta dezakegu, motibagarriak
ziren aktibitate eta
amorratuak ziren animatzaile
guziei esker. Esker bereziak
ematen dizkiogu Anne-Marie,
gure erizain lanpetua eta gisakoari!
Aiherrako Sortzez Garbiko lehen, 2, 3, 4 eta 5.urteko ikasleak
Ikasle berri anitzeri ongi etorria
egiteaz gain, gure eskolan aldaketa
frango izan dira.
Ikasgela berri bat ukan dugu eta
gure lehengoa, kirola egiteko
sala bat bilakatu da. Ttipien gelan
ziren arrainak errekuperatu
ditugu. Orain, liburutegi handi
bat badugu. Hobeki da gure
tailer guziak untsa altxatzen
ahal baititugu eta ondorioz
baldintza onetan lan egiten
dugu. Lan autonomoentzat
leku gehiago badugu eta material
berria badugu. Aurten,
eskolako antolaketa aldatu
baitugu, egunero euskaraz
eta frantsesez ikasten dugu.
Proiektu eder anitz baditugu.
Ondoko asteetan, gehiago
aipatzen ahalko ditugu.
Egon prest, laster gehiago
jakiten ahalko baituzue!...
Udazken huntan, hondakinen
tratamenduaz arduratzen den
zerbitzu publikoa, herritarrek
hondakindegietara eramandako
landare hondakinen
kantitateen murrizteko mobilizatzen
da. Etxeetan, ekintza
eko-arduradunak garatuko
dituen plan bat martxan ezarri
du: baratze zero hondakin
operazioa.
2019ko udazkenean, Lurralde
Zero Hondakin, Zero Xahutze
programaren karietara, Bil
Ta Garbi Sindikatuak, Euskal
Elkargoa eta Béarn des Gaves
Herri Elkargoarekin batera,
herritarren landare hondakinak
modu iraunkor batean
ttipitzeko plana hedatzen du
urria eta azaroa bitartean.
2004az geroztik, sindikatua
sortu zenetik, biztanleek hondakindegietara
eramaiten
dituzten landare hondakinen
kantitatea emendatuz joan
da (+%98a): 2004an 52Kg/
pertsonaka, 2018an 75Kg arte
goratu da.
2018an, 24.184 tona landare
hondakin bota dituzte diren 30
hondakindegietan. Belarrak,
hostoak, adarrak eta beste zuhaitz
mozketak, hondakindegietara
eramaiten diren hondakinen
%30a dira....
Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari
ona izaitea. Horrek eskatzen baitu,
nork bere buruaren abantailak baztertuz,
ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak
eta ongi izaitea gogoan, aterabide
egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea,
araberako manuak emaitea, estatuko egiturak
zinezko zerbitzuak bilaka ditezen.
Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea
ez da aski. Lehen lana du gobernu baten
muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora
heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar
du beste batzuekin nolako tratuak adostu
ditzazken.
Gure lehen auzo erresuman politikari on
baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu.
Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako
hauteskunde nagusien errepikatze
beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an
Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista
atera zen garaile, bainan legebiltzarrean
gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek
denbora galdu du eztabaida antzuetan,
ahantzirik duela urte bat hitzemanak.
Orduan beste alderdi...