Herriz Herri - Senpere (L) | 2019ko Urriaren 24a

Senpere

Argazki Lehiaketa Arranoa elkarteak, 9. aldikotz Herriko Etxearen laguntzarekin antolatzen du orain ohikoa bilakatua den lehiaketa, argazkilari guzieri idekia. Aurtengo lema "Arbola" bere itxura guzietan, naturaren erdirat murgiltzen gaitu eta dudarik gabe artista frangok erantzunik hoberena eman lezakete. Lehiaketa hunek araudiak baditu eta lehenbizikoa izen emaite eta argazkien igortzea abenduaren 31 aitzin. Xehetasun guziak aurkitzeko deitu Denis Carlier: 06 88 18 16 36 edo www.arranoa.canalblog. com. Arranoa elkartea da lehenik argazki tailer bat, nun erakutsiak diren tekniko bereziak argazkien hartzeko baita hauen irakurtzeko eta ongi ikertzeko. Bertzalde antolatuak dira argazki-ateraldiak bai eta ere nola erakusketak eta lehiaketak prestatu. Kalakan kontzertua Larrekon Hirukote ezagun hunek eskainiko du kontzertua Larrekon Omiasaindu arratsean, beraz azaroaren 1ean ostiralean (20:30). Xehetasun gehiago zabalduko ditugu heldu den astean, haatik erreserbak lehenbailehen egin behar litaizke, Euskal Herriko Turismo Bulegoetan edo Weezevent webgunean. Prezio betea 16€, tarifa apaldua aldiz 10€ (langabeak, 20 urtez pekoak, 26 urtez peko ikasleak, laguntza sozial hartzaileak). Mugak eta Pirinioak erakusketak Bata Larrekon eta bestea Larraldean beti martxan dira, publikoa baizik ez dute goaitatzen. Huts ttipi bat egina nuen Mugak erakusketaren egitarauan, delako mintzaldi/ hurbilpena "Mineralogia" iraganen da urriaren 26an larunbatarekin (19:00). Hemen parte hartuko dute mineralogiaren ikerketan adituek, balitake gure jakin-minaren iratzartzeko parada pollita, hunen aitzin bisita komentatua da. Larraldean aldiz Pirinioak erakusketa bururatzen da igandean, arratsaldetan idekia (16:00-20:00), balia azken egunak. Heriotze Senpertar seme ongi ezagun bat joan zauku 85 urterekin, Bidegurutzeko Ttotte Astigarraga, eliza untsa bete batean eman zaio azken agurra. Ttottek bere bidean gurutzea karreatu du bere gisa, Jeanine bere emaztea eta Alain semea hain goizik galdu dituelarik. Igeltsero eta ostaler, lan asko eraman ditu, bai eta klikan arizana eta nola ez boxeoan maila on batean. Ororen buru, bere nahigabe guziak beti gainditurik, gizon konpainiako eta arrailant baten itxura utziko dauku. Penetan uzten dituen familia eta laguneri, dolumin bizienak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3520. zbk

Liranja ederrenak ez dira beti hoberenak emazteak berdin

Adolph Ricard

Gure Hitza | 2019/10/24

Politikero ezdeusak

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari ona izaitea. Horrek eskatzen baitu, nork bere buruaren abantailak baztertuz, ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak eta ongi izaitea gogoan, aterabide egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea, araberako manuak emaitea, estatuko egiturak zinezko zerbitzuak bilaka ditezen. Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea ez da aski. Lehen lana du gobernu baten muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar du beste batzuekin nolako tratuak adostu ditzazken. Gure lehen auzo erresuman politikari on baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu. Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako hauteskunde nagusien errepikatze beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista atera zen garaile, bainan legebiltzarrean gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek denbora galdu du eztabaida antzuetan, ahantzirik duela urte bat hitzemanak. Orduan beste alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016