Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Urriaren 24a

Irisarri

Baiguratik

Dolu: Gertakariak on ala txar jiten diren bezala hartu behar baitira, zoritxarrez berriz ere heriotze bat dut aipagai. Orai Maiena Harriague, Poxulua etxaldeko amaren aldia izan da bizi huntarik aldatzeko 79 urtetan. Lau haurren ama, 4 seme, Erramun bizilaguna errekontruz galdua zuen duela 11 urte, bizitzaren alderdi gogorra ere ezagutzen zuela. Untsa ezagutua ukanez, erraiten ahal dut bere bizitza iragan duela bertzeen zerbitzurako. Hori baitzuen xede lehena, berdin bere burua ahantziz, etxeko bakea eta etxekoen urostasunaren egitea bilatuz. Bereziki Omiasainduz emaiten den "Dohatsutasun" kantikan diren bi bertsutan sar nezake Maienaren bizitzaren bilduma: Dohatsu laño eta eztiak / Dohatsu baketiar direnak. Urriaren 15ean iragan dira Maienaren ehorzketak elizkizun guziz kartsu batzuen berotasunean. Bizia dohatsu izaiteko baldintzetan iraganik, orai dohatsuen artean kausi dezala Maienak merezitu lekua; eta doluan gelditzen den familiari helarazten ditugu gure doluminezko sentimentu anaikorrenak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3520. zbk

Liranja ederrenak ez dira beti hoberenak emazteak berdin

Adolph Ricard

Gure Hitza | 2019/10/24

Politikero ezdeusak

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari ona izaitea. Horrek eskatzen baitu, nork bere buruaren abantailak baztertuz, ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak eta ongi izaitea gogoan, aterabide egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea, araberako manuak emaitea, estatuko egiturak zinezko zerbitzuak bilaka ditezen. Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea ez da aski. Lehen lana du gobernu baten muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar du beste batzuekin nolako tratuak adostu ditzazken. Gure lehen auzo erresuman politikari on baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu. Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako hauteskunde nagusien errepikatze beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista atera zen garaile, bainan legebiltzarrean gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek denbora galdu du eztabaida antzuetan, ahantzirik duela urte bat hitzemanak. Orduan beste alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016