Lizeo desberdinetako
euskarazko
erakasleen
"Euskara Geroan" taldea
kezkatua agertu da lizeoko
erreforma plantan jarria dela
eta, klase elebidunek nola
segituko duten.
Igorri duten agerian hauxe
diote: "Hautuzkoaren estatus
berria katastrofikoa da: baliorik
ez baxoan eta beste opzioekin
kokurrentzian. Arazo oso larria
da eta ez dugu Euskal Herrian
horren aldeko dinamikarik
ikusten. Iduritzen zaigu argiki
euskararen egoera txarrera
abian dela".
Lizeo batzuen adibideak eman
dituzte:
Cantau lizeoan: orain arte
euskara eta "section euro"
posible ziren eta orain hautu
bat egin beharko da.
Sohütako lizeoan: sail
teknologikoan direnentzat,
euskara klaseetara
orokorrekoekin orain arte jiten
ziren. Aurten euskarako orenak
kenduak izan dira.
Nafarroako lizeoan: jaz
36 ikasle ziren 2.ekoak
hautuzkoan, aurten 13 direlarik.
Lehenean 36tik 14ra.
Euskarak ez du gehiago deus
balio baxoan eta ikasleek uzten
dute, 3 ordu astero balorerik
gabe, biziki motibatu batzuk
baizik ez dutela segitzen
erraiten zuten.
Konstatazio hori egin eta,
elebiduna parekotasunera heltzeko
zinezko hizkuntza politika
bat segurtatu behar dela zioten,
hautetsieri dei eginez, heiek ere
bermatzea galdeginez.
Diru negozio oker batzuengatik
lau urteren presondegia
bildurik duela zonbait denbora
Patrick Balkany eskuindar
politikari ezagutua, luzaz Levallois-
Perret hiriko auzapez izana,
berriz zigortua izan da, beste
afera nahasi batean hobendun
ekarria. Bost urterena ukan du
bigarren aldi huntan. Abokata
haserre gorrian, segidan dei
eginen duela....
Erretreta horiek berriz ere solasgai!
Eta baditake afera horrek
biziki soka luzea ukanen duen
oraino. Emmanuel Macron
lehendakariak aski errepikatua
du aldaketa pizkorrak badirela
sail hortan egitekoak. Bainan
zoin denen buru? Eta nola
behar da apailatu? Ez presaka
gisa guziz, denek hori diote
orai, denbora batez bazirelarik
biziki presatuak iduri zutenak,
Macron bera besteak beste.
Berrogoi bat erretreta-kutxa
baitira, nahi dituzte batetaratu
bainan hori bera ez da lan ttipia
izanen! Anitzen gustuko,
nola jendea bana beste batean
behin, lehen baino gehiago bizitzen
den, horrek ere ekartzen
du zernahi buru-hauste. Ez ote
den orai arte baino urte gehiago
ari beharko lanean. Eta denen
buru zonbat urtetan hartzen
ahalko den erretreta. Jaz oraino
gobernuak zion berari egokiena
zitzaion bidea beharko zela hartu.
Eta bazterrak isilik otoi! Orai,
beste kanturik aditzen dugu.
Solasketa frango behar dela
akulatu batzuekin eta besteekin,
denbora hartu beraz,...
Nehork etzuen pentsatzen holakorik
gertatuko zela joan den
asteburu hortan! Burdin-bidetako
langile frango bat-batean
greban jarri dira Ardennes eskualdean
izan den ixtripu baten
ondotik.
Trein batek jorik burdin-bidearen
junta batean errekontruz
gelditua zen kamiun bat. Hameka
lagun kolpatuak izan baitira.
Treinaren gidaria ere kolpatua,
laguntzailerik gabe zena usu
gertatzen den bezala eta hori
da preseski langileen arrangua
handienetarik batto. Greban
jarri direnek salatu dituzte beren
laneko baldintzak eta oroitarazi
nolako arrangurak badituzten.
Frantzia guzian treinen erdiak
nunbait han ez dira beraz batere
ibili. Untsa keinka txarrean
jin da greba hori, asteburu hortan
hasten-eta eskoletan Omiasainduko
oporraldia. Usaian
baino mugimendu gehiago ba
beraz. Greban plantatu direnek
ozenki salatzen ezin onetsia
daukaten egoera latzegia.
SNCF etxe handiko agintariak
aldiz kexatuak, funts hortan hasi
greba ez dela batere legezkoa.
Gobernua ere haserre...
Departamenduburuak bildu dira
Bourges hirian. Kasik denak
beltzurika, aurpegia ilun aire eta
kopeta zimur. Batzuk deplauki,
beste batzuk dena itzuli-mitzuli
mintzatuz, erran dute ez direla
hain ados, edo ez direla batere
ados, nola gerta, gobernuak
deraman politikarekin. Diote ez
direla aski lagunduak, gero eta
karga handiagoa jasan behar
dutelarik. Sozial-maileko gastuak
besteak beste, ez direnak
entraalekoak.
Biltzarrean, Jacqueline Gourault
ministroa arizan zaiote
dena lausengu bainan badira
solas horiek ez dituztenak entzun,
hain kexu ziren nun kanporat
joan baitira prediku luze
horren denboran. Eta entzun dituztenak
ez batere ados, gobernua
abilki mintzo ditakeela bainan
egiazko behar-orduez axola
handirik gabe. Luzarat segurik,
ez dela hola segitzen ahalko,
bazterrak aseak direla edo
polliki asetzen ari segurik ba....
Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari
ona izaitea. Horrek eskatzen baitu,
nork bere buruaren abantailak baztertuz,
ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak
eta ongi izaitea gogoan, aterabide
egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea,
araberako manuak emaitea, estatuko egiturak
zinezko zerbitzuak bilaka ditezen.
Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea
ez da aski. Lehen lana du gobernu baten
muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora
heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar
du beste batzuekin nolako tratuak adostu
ditzazken.
Gure lehen auzo erresuman politikari on
baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu.
Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako
hauteskunde nagusien errepikatze
beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an
Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista
atera zen garaile, bainan legebiltzarrean
gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek
denbora galdu du eztabaida antzuetan,
ahantzirik duela urte bat hitzemanak.
Orduan beste alderdi...