Ehunka euskaltzalek Nafarroako Gobernuari "ausardia" eskatu diote Iruñean
Kontseiluak deituta, euskalgintzak
elkarretaratzea egin du Nafarroako
Gobernuaren egoitzaren aurrean,
Nafarroako Auzitegi Nagusiak
hartutako erabakiaren aurka
protesta egiteko eta euskaldunen
hizkuntz eskubideak berma daitezela
aldarrikatzeko, "Berdintasuna,
justizia eta kohesioa" lelopean.
Euskararen jakiteari ez
baitio baliorik emaiten Nafarroako
zona mistoan. Nafarroako auzitegiek
administrazioaren kontratuan
euskararen balioari emandako
"kolpea" salatu eta Foru Gobernuari
dekretuarekin aurrera egin
dezan eskatu diote manifestariek,
Kontseiluak twitter sare sozialean
azaldu duenez.
Kontseiluaren izenean hitz egin
du Paul Bilbaok, erranez lehen
helburua Euskararen Legea "aldatzea
" dela eta horretan "tematuko"
direla, epaiarekin gertatutakoa
horren "ondorioa" delako. Aldi
berean, Nafarroako Gobernuari
"ausardia" eskatu dio Bilbaok.
Ehunka lagun bildu dira elkarretaratzean,
"euskaldunontzat berdintasuna
eta justizia" eskatzeko,
gehiengo sindikalaren babesarekin.
Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna
aldarrikatu dute.
Untsalaz azaroaren 10ean ospatu
behar zen egun hori. Bainan hain
xuxen hauteskundeak izanez
egun hortan, Jonan Fernandezek
Jaurlaritzaren izenean proposatu
du egun hori azaroaren 14rat
gibelatzea....
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako
Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak
2019ko Euskadi Literatura
sarien irabazleak jakinarazi ditu:
Ramón Eder (Palmeras Solitarias)
Gaztelaniazko Literaturan; Juan
Carlos Etxegoien "Xamar" (Etxera
bidean) Euskarazko Saiakeran;
Daniel Innerarity (Política para perplejos)
Gaztelaniazko Saiakeran;
Isabel Etxeberria (Etsaiak, lagunak,
ezkongaiak, maitaleak, senaremazteak
Alice Munroren lana)
Euskarazko Literatura Itzulpenean....
Geolocali, Muga minaren jabeak,
potasa esplotatzen du, Undués
de Lerda eta Urriés-n (Aragoian),
Zangoza eta Xabierren (Nafarroan).
Ameropa, suitzar enpresari,
250.000 tonelada potasa urtean
saltzeko hitzarmena izenpetu du
eta 500000 tonelada saltzeko
2022tik harat. Potasa ongailu
eskaria azkar emendatuz doa eta
Europak eskas handia jasaiten
du. Geolokalik, 800 bat lanpostu
sortu behar luzke Aragoien eta
Nafarroan....
10 urte barne, behi esne ekoizleen
kopurua 260etarik 160rat jautsi
da. Gaur egun 25 990 behiek
242 000 tonelada esne ekoizten
dituzte. Beste leku askotan bezala,
ekoizleen gutitzearen aurrean,
behitegi erraldoiak agertzen dira:
hara nola Soria aldean, 18 500
behiko betaldea baden, 200 000
tonelada esne ekoizten dituena....
Eusko Jaurlaritzak baimena eman
du Kaikuren kapitalaren parte bat
erosteko, 6,6 milioi euro ordainduta:
Kaiku Elikadura Korporazioko
%7,31. Esne-produktuak eta laborantzako
elikagaien produktuak
merkaturatu, banatu eta saltzeko
Kaiku enpresa nagusia da. Kaikuren
bidez, tokiko laborariek
ekoiztutako esnearen bilketa bermatzen
da. Kaiku 1950eko hamarkadan
sortu zen, eta gaur-egun,
konpainiaren kapital soziala 82
milioi eurokoa da. Kaiku kooperatiba
akzioen %10,79ren jabea da;
Laboral Kutxak %8,23 ditu. EMMI
AG suitzarra da akzio-gehiengoa
duena, %73,47rekin. Orain Eusko
Jaurlaritzak erosi duen gainerateko
%7,31 Ekarpen Private Equityk
zuen. Azken horren bazkideak
dira Jaurlaritza bera, hiru Foru
Aldundiak, Mondragon taldea eta
Kutxabank. Sailburuak jakinarazi
duenez, Jaurlaritzak "iraunkortasuneko
bokazioarekin" erabaki du
akzioak erostea; izan ere, administraritzaren
iritziz, Kaiku taldea
hazten eta enplegua sortzen ari
da, eta "interes estrategikoa"...
2019an, 65 urteko eta gehiagoko
biztanleak kondatu dituzte EAEn
(%22,2) Espainian baino gehiago
(%19,4); beste autonomia-erkidego
batzuetan, %25etik gora dira
adin horretakoak Asturiasko Printzerrian,
Gaztela eta Leonen, eta
Galizian, besteak beste. Europako
beste herri batzuetako datuekin
konparatuz, Italia bakarrik da EAEren
gainetik, %0,4 bakarrik bada
ere. Datuak sexuaren arabera aztertuz
gero, emazteen %24,9 dira
65 urtekoak edo hortik gorakoak,
eta gizonezkoen %19,5 dira adin
horretakoak....
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru
hiriburuetan, gora egin du biztanleriak
2018an eta 2019an, eta Gasteiz
izan da gorakada handiena ukan
duena, 2.334 pertsona gehiago
zenbatu baitituzte; Donostiak eta
Bilbok 663 eta 620 biztanle irabazi
dituzte.
2009 eta 2019 urteen artean Basaurik,
Getxok, Portugaletek, Santurtzik
eta Sestaok 1.000 biztanle pasa
galdu dituzte. EAEko gainerateko
udalerrietan, 2018an eta 2019an
ez da gorabehera nabarmenik
izan. Barakaldok irabazi du biztanle
gehien, 442 gehiago baititu. Astigarraga
izan da gero gorakada handiena
ukan duen herria, %4,36ez
goititu baita; 258 herritar gehiagorekin.
Beste muturrean, Getxo da, bertan
izan baita biztanleriaren beherakada
handiena, 442 biztanle galduz.
2009 eta 2019 bitartean, Basaurik,
Getxok, Portugaletek, Santurtzik eta
Sestaok 1.000 biztanle pasa galdu
dituzte, eta 10.557 bizilagun galdu
dira guzira Bilbo Handiko udalerrietan....
2019ko urtarrilaren 1ean, Euskal
Erkidegoan (EAE) 2.188.017
biztanle zeuden, 2012ko datuak
gaindituta, sekulan zenbatu
herritar
kopururik handiena.
2018ko datuekin konparatuta,
EAEko populazioa 7.568 pertsonakoa
izan da, Eustatek emandako
datuen arabera. Lurraldez
lurralde aztertu eta, hiru lurraldeetan
goratu da biztanleen
kopurua 2018an eta 2019an: Gipuzkoan
da gehienik izan, 2.928
egoiliar gehiago baititu; duela bi
hamarkadan hasitako populazioaren
ildoari jarraitzen dio, azken 20
urteetan 44.427 biztanle irabazi baititu:
717.197 biztanle ditu jada.
Araba da ondoren, 327.967 egoiliarrekin,
aurreko urtean baino
2.449 gehiago eta 1999an
baino 44.479 gehiagorekin. Bizkaiak
1.142.853 biztanle ditu, biztanleria
ttipiena izan duen lurraldea
da, 2.191 egoiliar irabazi baititu urtebetean
eta 15.856 bi hamarkadetan....
Milaka pertsona elkartu dira Donostian,
Gure Esku plataformak
deituta, Kataluniako auziaren
kontra Auzitegi Gorenak plazaratu
epaia salatzeko eta preso
diren politikoei elkartasuna adierazteko
; "Erreferenduma ez da
delitua" lelopean egin den manifestazioan.
EAJ, EH Bildu eta
Podemoseko buruzagi eta kargu
publikoak, ELA eta LAB sindikatuetako
arduradunak, erakunde
sozialetako kideak eta milaka
herritar protestara bildu dira,
"injustizia izugarri hau" salatzeko
jakinez 9 eta 13 urteko kartzelazigorrak
ezarri zizkiela Gorenak
auzipetuei.
Manifestazioa hasi aurretik
komunikabideen aurrean egin
agerraldian, Lluis Llach abeslari
eta diputatu ohiak ohartarazi du
Auzitegi Gorenaren epaiak "oinarrizko
berme demokratikorik
gabe" utzi duela Estatua. Inolako
indarkeriarik babestu ez duela
eta, azken egunotan Katalunian
gertatu diren istiluak ez dituela
gaitzetsiko ere erran du, "Estatuko
zein Generalitateko poliziak
jokatzen ari diren bezala jokatzen
jarraitzen...
Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari
ona izaitea. Horrek eskatzen baitu,
nork bere buruaren abantailak baztertuz,
ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak
eta ongi izaitea gogoan, aterabide
egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea,
araberako manuak emaitea, estatuko egiturak
zinezko zerbitzuak bilaka ditezen.
Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea
ez da aski. Lehen lana du gobernu baten
muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora
heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar
du beste batzuekin nolako tratuak adostu
ditzazken.
Gure lehen auzo erresuman politikari on
baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu.
Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako
hauteskunde nagusien errepikatze
beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an
Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista
atera zen garaile, bainan legebiltzarrean
gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek
denbora galdu du eztabaida antzuetan,
ahantzirik duela urte bat hitzemanak.
Orduan beste alderdi...