Ezkontza
Joan den ibiakoitzean, Txomin
Ion Arreguy, Germieta Aitzinekotxeko
semeak biziko laguntzat
hartu du Soizik Humayou andere
gaztea. Jaun esposak etxeko
laborantza segituko du ardiekin
baita mahastigintzan eta andere
esposa Baionan sortuak euskara
erakasle segituko du eskoletan.
Gure goresmenak eta agiantza
hoberenak bikote gazteari, agurrak
ere beren familieri.
Telethon
Gertaera hunen egunak hurbiltzen
ari zauzkigu, aurtengoa
abenduaren 6 eta 7an iragan
beharra izanez. Jadanik, zonbait
denbora huntan esku abileko
emazte batzuk ari zauzkigu
haur ttipientzat jauntzi berezien
trikotatzen. Hauek egin lan ederrak,
salgai aurki ditaizke Spar
Oronos dendan. Emazte horiek
jakinarazten dute salmenta horietarik
hartu dirua, osoki ixuria
izanen dela Telethon ekintzari.
Ahal duten guziek obra on hortan
parte har dezatela.
Pilota
Herriarena trofeoaren kondu,
joan den igandean lehen kanporaketak
jendalde ederra bildu
du herriko trinketean. Pilotarietan
haatik bi ordaintze izan dira: T.
Harismendyrekin A. Inchauspe
arizan da Echegarayren ordez,
L. Lambert-ekin A. Amulet arizan
da Luis Sanchez-en ordez.
Lau pilotariek gogotik jokatu
dute, sei berdintze
izan direlarik,
azkena 23etan. Hortik goiti,
Inchauspe eta Harismendy freskoago
agertu dira eta partida
irabazi dute 40/26, oren bat eta
hamahiru minutu iraun duen
partida eginik. Inchauspek: 11
sake eta Lambert-ek: 5, partidaren
iraupena oren bat eta 13
minutu. Heldu den igandean, bi
finalerdiak jokatuko dira. Irabazdun
hauek ariko dira P. Bielle
eta B. Ducassouren kontra
(16:00) eta ondotik M. Ospital
eta X. Lambert, M. Olçomendy
eta P. Guichandut-en kontra.
Lehen kanporaketa hau aitzin,
beste partida bat jokatu da:
lehen mailan, txapelgoaren kondu
Zaharrer Segiko Alcasena
eta Hualde arizan dira Sarako
Izarrako Alfaro eta Calvet-en
kontra eta irabazi dute 40/17.