2019ko Xilaba Amenduzeko
eiheran, bihi guziak eho zituzten!
Huna nola Zabalik elkartearen
sarean agertzen den gaualdi
horren bilduma.
Eihera bihiaren ehotzekoa bada,
bertsularitza idei(ar)en karruskatzeko
izanen da, ustegabea
eta ustegabe ongi jina nahitara
ala nahigabe konbokatuz.
Holakorik bizi izan dugu urriaren
11 huntan, bertsu afariaren karietara,
Amenduzeko eiherako bihitegi
arraberrituan. Amikuzeko
ESKUKULAko hiru lagun eta 4
KOPLASARA taldeko beste lau,
beren buruekin lehiatu ziren behatzaile
andana berotuaren aitzinean.
Azkenik, baina hori ez da
ez interesgarri ez sinesgarriena,
Sarakoek bildu zuten lehiaketan
aitzina joaiteko txartela.
Saioa hastean, tokiko eiherazainak
agurtu gintuen bertsutan.
Ondotik bi taldeek beren agurrak
kantatu zituzten, erdi irri, musikarekin
edo gabe, hor puxka bat
libroan arizan zaizkigu formatu
huntan, bakoitzak bere burua
laudatuz eta parekoak apalduz
ahal bada.
Bi taldeetan, bertsulari konfirmatuak
eta bertsulari aprendizak
baziren. Baina, erran behar da
azken hauetan aitzineko Xilabatik
aldaketa sumatu dugula, eta
sentsu onera, bertsuak aiseago
jiten zirelako, eta ofiziotan egiazko
elkarrizketak izan zirelako
ere, usu bakar hizketa paraleloak
izaiteko arriskua delarik, eta
batzutan, ideia batzuen txinpartak
hunki gintuela.
Langintza guzietan bezala, esperientzia
hartzeak bere bidea egiten
laguntzen du, urratsez-urrats
hobera joanez, bakoitzak bere
baitarik egiten duen lana ahantzi
gabe, eta bertsu eskolako ariketak
dira hortan ere bultzatzaile.
Biba guziak beraz, izan Amets,
Ramuntxo, Ellande, Pettan, Bittor,
Julene ala Laida, gaualdira
hurbildu ziren 80 afaltiarrek esku
zarta beroekin eskertu zintuzten.
Eta, ez gaituzue sinetsiko baina,
eiherako nazan lo ziren aingirak,
gure txaloeri juntatu ziren ur
azalean xapla-xapla eginez beren
buztanekin.
"Idatz jokoa" tailerra Amaia
Hennebutterekin Amikuzeko
mediatekan urriaren 30ean
"Idatz jokoa" tailerra, Amaia
Hennebuttek buraso eta haurreri
eskaintzen du, elgarrekin liburuaren
inguruan memento goxo, ludiko
eta sortzaile baten bizitzeko.
Tailerra euskaraz eginen da, baina
frantsesdunek parte har dezakete.
Deneri idekia da, zahar ala
gazte, marrazkilari ala ez... denen
artean memento goxo eta ludiko
baten pasatzeko.
Proiektuan, publikoa lehenik
ikusle izanen da, irakurketa musikalak
entzunez, gero aktiboa bilakatuko
da, joko ludikoak eginez,
eta azkenik, sortzaile izanen da.
Hau antolatua izanen da urriaren
30ean, asteazkenean (16:00),
Amikuzeko mediatekan eta oren
bat eta erdi iraunen du. Parte
hartzea kitorik da eta izena aitzinetik
emaiten ahal da deituz
05.59.65.28.72.
Urgentzia medikuntzaren egunak
Donapaleun urriaren 25 eta
26an.
Aitzineko urtetan bezala, aurten
ere urgentzia medikuntzaren
egunak Amikuzen eginen dira,
urriaren 25 eta 26an. Bi egunez
Euskal Herritik eta Frantzia guzitik
heldu diren profesionalak bilduko
dira Bideak egoitzan, sail hortan
diren arazoen eztabaidatzeko.
Jende aditu anitz etortzekoak dira
hala nola Agnès Ricard-Hibon
(Frantziako urgentzia medikuntzaren
lehendakaria) eta François
Braun (SAMUren lehendakaria).
Beren egonaldiaz baliatzeko, lekuko
berezitasun batzuen ikusteko
parada ukanen dute hala nola
pilota partida bat trinketean urriaren
25ean (19:00). Xala eta Manu
Etchemendy, Waltary eta Beñat
Maitiaren kontra ariko dira.
Dantzari ikusgarria
Burgaintzi dantza taldeak haur
ikusgarri bat antolatzen du asteburu
huntan, urriaren 26an eta
27an, Donapaleuko zine gelan:
ibiakoitzean (20:30) eta igandean
(16:00). Ikusgarria "Ez sinetsi direnik,
ez erran ez direnik", Burgaintziren
azken sorkuntza da. Euskal
mitologiaren inguruan oinarritua
da eta belaunaldi desberdinetako
haurrak dantzan ariko dira txarangak
sortu aire berri batzuekin.
Txartelak aitzinetik hartzen ahal
dira zinegelan.
Orotarik
- Urriaren 28an astelehenez eta
29an asteartez, odol emaitea antolatua
da Donapaleun, beti leku
berdinean Hitz Argi salan, astelehenarekin
(8:00-12:00) artean
eta asteartarekin (15:00-19:00).
Ez du balio barurik jitea.
- Yogaz arduratzen den Banbu Bihotza
elkarteak, asteburu bat proposatzen
du azaroaren 2an eta
3an Donapaleun. D. Lazennec,
yogan aditua, antolatuak diren aktibitateen
animatzeko: Veki Yoga
ibiakoitz goizean, Aïkido ibiakoitz
arratsaldean eta Veko Zen igande
goizean. Ariketa hauetan trebatu
nahi dutenak kontaktuan jartzen
ahal dira Marie Savaryrekin deituz
06.01.94.78.11
3520. zbk
Liranja ederrenak
ez dira beti
hoberenak
emazteak
berdin
Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari
ona izaitea. Horrek eskatzen baitu,
nork bere buruaren abantailak baztertuz,
ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak
eta ongi izaitea gogoan, aterabide
egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea,
araberako manuak emaitea, estatuko egiturak
zinezko zerbitzuak bilaka ditezen.
Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea
ez da aski. Lehen lana du gobernu baten
muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora
heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar
du beste batzuekin nolako tratuak adostu
ditzazken.
Gure lehen auzo erresuman politikari on
baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu.
Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako
hauteskunde nagusien errepikatze
beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an
Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista
atera zen garaile, bainan legebiltzarrean
gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek
denbora galdu du eztabaida antzuetan,
ahantzirik duela urte bat hitzemanak.
Orduan beste alderdi...