Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Urriaren 24a

Uztaritze

Uztaritze

Herriko Etxetik Herriko Etxeak jakinarazten du hetsiak izanen direla azaroaren 2an larunbatez. Kontutan hartzeko. Obra batzuk egiteko asmotan Enedis enpresak elektrika mozte batzuk eginen ditu heldu den astelehenean (9:00-11:00). Heraitze auzoa da gehienik hunkitua izanen. Hau ere kontutan hartzeko. Tailer berri CCAS edo Herriko Laguntza Sozialen Zentroak antolatu bilkura iragan da ortzegunean entzule multzo batekin. Bilkura hori sartzen da frantses estatuak jende adinekoen beren egoitzetan laguntzeko xutik emana duen egitarauan. Eliza Hegi xahar etxeko Christine Daguerre zuzendarisak, Pascale Maigne animatzaileak eta Audrey Mardelle psikomotoreak azaldu dituzte 2019-2020 urtean banatuak izanen diren tailer berriak laguntza horien burutzeko. Egitarau horrek ez du bakarrik Uztaritze hunkitzen bainan inguruko herriak ere. Tailer horiek hunkituko dituzten gaiak dira: elikatzea eta dietetika, oroimena, loa eta ongi izaitea, lasaitze eta gimnastika, bakotxak bere baitako konfiantza, bizitegi antolaketa, gizarte lotura eta belaunaldien arteko transmisioa. Tailerrak banatuak dira urri huntarik haste eta heldu den ekaineraino. Gehienak iraganen dira Eliza Hegi xahar etxeko gela berri batean. Tokiak mugatuak izanen dira tailer bakotxean, 8 eta 15 lagunen artean. Argitasunentzat eta izenak emaiteko interesatuek behar dute Aurore Elissalde deitu aski goiz telefono huntara: 05 59 93 38 91. Hirigintza Uztaritzeko hirigintzaren berrikusiaz egina izan den inkesta publikoaren txostena eman du Gérard Voisin komisario inkestatzaileak hautetsieri. Txosten eta ondorioen berri jendeak har dezake Herriko Etxean berean edo herriko webgunean. Mus lehiaketa Heraitzeko besta batzordeak mus lehiaketa bat antolatzen du azaroaren 2an larunbatez Auzobaitako eraikuntzaren ezker paretan. Izen hartzeak hasiko dira 14:00etan eta lehiaketa bera 15:00etan. Ondotik afari bat izanen da parte hartzailentzat: aratxeki axoa lursagar fritatuekin. Asko opari badira lehiaketa hortan irabazteko. Inbido eta hordagoak libro. Antzerki ''Herriko bozak'' Piarres Larzabal zenaren antzerkia emana izanen da igande huntan urriaren 27an (17:30) Arruntza auzoko Erdiko Etxean (pilota plaza ondoan) Iguzki Lore antzerki taldeak emanik. Maika Etchecopar dute taula zuzendari. Sartzea 10 eurotan finkatua da. Ongi etorri deneri.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3520. zbk

Liranja ederrenak ez dira beti hoberenak emazteak berdin

Adolph Ricard

Gure Hitza | 2019/10/24

Politikero ezdeusak

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari ona izaitea. Horrek eskatzen baitu, nork bere buruaren abantailak baztertuz, ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak eta ongi izaitea gogoan, aterabide egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea, araberako manuak emaitea, estatuko egiturak zinezko zerbitzuak bilaka ditezen. Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea ez da aski. Lehen lana du gobernu baten muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora heltzen ez delarik, nahitez ikusi behar du beste batzuekin nolako tratuak adostu ditzazken. Gure lehen auzo erresuman politikari on baino politikero ezdeus gehiago ikusten ditugu. Bestenaz, ez zen azaroaren 10ean Espainiako hauteskunde nagusien errepikatze beharrik izanen. Joan den apirilaren 28an Sanchez jarduneko gobernuburu sozialista atera zen garaile, bainan legebiltzarrean gehiengo osotik urrun. Geroztik, Sanchezek denbora galdu du eztabaida antzuetan, ahantzirik duela urte bat hitzemanak. Orduan beste alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016