Gure Hitza | 2024ko Azaroaren 28a

Gauaren erdian eguzkia

Peio Jorajuria

Mundu honetan bagabiltza

infernuaren teilatu gainean

loreeri so eginez

du idatzia Kobayashi Issa japoniar olerkari maisuak (1763-1828). Hitz gutitan deskribatzen du munduaren egoera: infernua, baina ere loreak.

Denek dakigu, lehen bezala orain ere, mundua zein gaizki doan. Haize tzar batez gelditu gabe joa, alde guzietatik, aire gaixtoak egiten duenaren gisan. Munduaren martxa, abiatu berria den Vendée Globe itsas lasterketari konpara dezaket: mariñelek memento askotan itsasoaren bolada gaiztoeri buru egin behar duten bezala, guk ere mariñelen gisan buru egin behar diegu mota guzietako ekaitzeri: uholde, kutsadura, eritasun, langabezia, suntsiketa soziala, laborantzako lurren ohointza, hizkuntza ttipienen zangopilatze, istripu, sexu bortxaketa, atentatu, gerla, beroketa klimatiko, nahasmendu politiko, buruzagi autokrata eta populisten ugaltze eta litania guzia. Litania beltza.

Baina bizia ez da beti beltz, askotan eguzkitsu ere da, lorez betea. Lore biziki ederrak. Dira paisaia zoragarriak, ur turrustak, mendiak, bestak, elkartasuna, auzolana, adiskidantza,kantua, liburuak, haurñoaren alaitasuna... eta oroz gainetik irria eta umorea. Egunean egunekoa gozatuz. Hain zuzen, duela guti, adiskide batek antzerki baten ikustera gonbidatu gaitu, denek baitugu gogoaren aireztatzeko eta bihotzaren alegeratzeko beharra. Bi antzerkilari profesionalek, Patxo Telleriak (Bilbo) eta Mikel Martinezek (Lizarra) jokatu dute Domintxinen “Ez dok Hiru” antzerki umoretsua, Adrian Garcia talentu handiko bilbotar musikari gazteak lagundurik. Aitzinetik errana izan zitzaigun “Euskal Herriko musikaren eta kantuen errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria” eskainia izanen zitzaigula. Eta hala izan da, oren bat eta erdiz irri eta txalo sustatuz. Bihotz altxagarri!

Perlak dira horrelako ikusgarriak. Eta egun hauetan ere, Euskararen Urtaroaren karietara, badugu eskuin eta ezker libertitzekoa nasaiki, abenduaren 3a arte. Libertitu, euskara sustengatuz, “euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan” baitira. Berriz ere deiadarra jo da, euskara denetan gainbehera baitoa, Ipar eta Hego Euskal Herri guzian. Lagundu behar dugu euskara bolada gaiztoen kontrako borroka irabazten. Emmanuel Macronek erran berri du tokiko hizkuntzek nazioaren zatiketa sustatzen dutela.Hitz mingots negargarriak! Baina goazen aitzina. Kantuak dio gauaren erdian ere eguzkia aurki daitekeela. Hala izan bedi!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3773. zbk

Gure Hitza | 2024/11/28

Gauaren erdian eguzkia

Peio Jorajuria

Mundu honetan bagabiltza

infernuaren teilatu gainean

loreeri so eginez

du idatzia Kobayashi Issa japoniar olerkari maisuak (1763-1828). Hitz gutitan deskribatzen du munduaren egoera: infernua, baina ere loreak.

Denek dakigu, lehen bezala orain ere, mundua zein gaizki doan. Haize tzar batez gelditu gabe joa, alde guzietatik, aire gaixtoak egiten duenaren gisan. Munduaren martxa, abiatu berria den Vendée Globe itsas lasterketari konpara dezaket: mariñelek memento askotan itsasoaren bolada gaiztoeri buru egin behar duten bezala, guk ere mariñelen gisan buru egin behar diegu mota guzietako ekaitzeri: uholde, kutsadura, eritasun, langabezia, suntsiketa soziala, laborantzako lurren ohoin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016