Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Azaroaren 28a
Mia eta mintza - Euskararen 2024 urtaroa
Mia eta mintza
Euskara hizkuntzaren ezagutza barnatu, hobetu nahi duzu eta mintzatzen trebatu?
Gexane Oyharzabal erakasleak lantegi bereziak eskaintzen ditu Izturitzeko Artetxean. 2024-2025 ikasturtean orotara 8 izanen dira: hilabetean behin larunbatez (9:00-11:30). Lehena azaroaren 23an iraganik, huna ondokoak noiz izanen diren: abenduaren 14an, 2025eko urtarrilaren 18an, otsailaren 22an, apirilaren 19an, maiatzaren 17an eta ekainaren 14an.
Xehetasunentzat eta izena emaiteko deitu Gexane Oyharzabal: 06-45-53-79-41 edo solasokoan@gmail.com.
Euskararen 2024 urtaroa
Karia hortara antolatuak diren ekitaldiek euskaraz gozatzeko parada emanen dute aurten ere: azaroaren 29an Donamartirin "Biletxean"literatura gaualdia, azaroaren 30ean Donostirin "Betixutik" gelan arratsaldez musaldi eta mutxikaldi eta abenduaren 3an Izturitzen "Artetxean" (20:00) “Mirande” filma.