Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Azaroaren 28a

Eguberriko merkatua - Pilota - Errugbia

Eskolako burasoen mahaina
Eskolako%20burasoen%20mahaina

Eguberriko merkatua

San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da hazilaren 23an larunbatez egun guzia, Lur Berri gelan. 20 mahain baziren, ikastolak ere bazuen berea. Eskolako burasoek bazuten bat, gauza guziak berek eginak zituzten, egin dute lan! Denek bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat zeren Eguberri hurbil baita, eta helduentzat ere denak bata bertzea bezain ederrak. Jende asko ibili da gauza horien ikusten eta erosten, dena aski ongi pasatu da, kafe bero pixka bat edanez goxokiekin. Elkarteak denak eskertzen ditu, Herriko Etxea Lur Berri gela eder hori prestatzeagatik, bai ere burasoak eta borondate onekoak. Segi hola eta heldu den urte arte.

Pilota

Trinketean lehen mailan: Mariluz Julen – Etcheverry Unai irabazle 40-28 Iribarren Unai – Lecuona Aritzen kontra. 2. mailan: Etxeberri Pacheco Manex – Zozaya Eñaut galtzaile 12-40 Zaharrer Segiren kontra. Gazteak: Heredia Unai – Berasategui Unai irabazle 40-34 Goizeko Izarraren kontra. Alduntzin Kaiet – Marin Imaz Eneko irabazle 40-14 Denek Bat-en kontra. Gaztetxoak: Larrañaga Ekhi – Saint Martin Andoni galtzaile 15-40 Baionaren kontra. Lafitte Unai – Berasateguy Eñaut irabazle 40-32 Urruñarrak-en kontra. Kimuak: Babace Leizagoien Oihane – Zabaleta Orhi irabazle 40-15 Azkaindarrak-en kontra. Goyeneche Mikel – Sanjurjo Behoteguy Jon irabazle 40-11 Azkaindarrak-en kontra. Berasategi Andde – Lafitte Julen irabazle 40-27 Kapito Harriren kontra. Lopes Kepa – Jauregui Peio irabazle 40-22 Senpereren kontra. Andueza Aguirre Peio – Bareyere Battit galtzaile 27-40 Inthalatz-en kontra. Umetxoak: Lefranc Koskarat Gilen – Lafitte Mattin irabazle 20-19 Urruñarrak-en kontra. Iturbide Pettit – Etxegarai Alkarte Amets irabazle 20-14 Kanboarrak-en kontra.

Errugbia

Sarak irabazi du 35-27 Jurançon-en kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3773. zbk

Gure Hitza | 2024/11/28

Gauaren erdian eguzkia

Peio Jorajuria

Mundu honetan bagabiltza

infernuaren teilatu gainean

loreeri so eginez

du idatzia Kobayashi Issa japoniar olerkari maisuak (1763-1828). Hitz gutitan deskribatzen du munduaren egoera: infernua, baina ere loreak.

Denek dakigu, lehen bezala orain ere, mundua zein gaizki doan. Haize tzar batez gelditu gabe joa, alde guzietatik, aire gaixtoak egiten duenaren gisan. Munduaren martxa, abiatu berria den Vendée Globe itsas lasterketari konpara dezaket: mariñelek memento askotan itsasoaren bolada gaiztoeri buru egin behar duten bezala, guk ere mariñelen gisan buru egin behar diegu mota guzietako ekaitzeri: uholde, kutsadura, eritasun, langabezia, suntsiketa soziala, laborantzako lurren ohoin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016