Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Azaroaren 28a

Telethon suhiltzaileekin - Telethon bibliotekan - Argazki liburua - Dantzaldi - 60 urte

60 urtekoak
60%20urtekoak

Telethon suhiltzaileekin

Ate idekitze gaualdia eginen da ibiakoitzean (azaroaren 30ean) gure herriko kasernan (18:00). Kamionekin itzuliak, bisita, argibideak eta talo salmentak proposatuko dira. Taloentzat, manaketak aitzinetik egin ditaizke bi zenbaki hauetarik batetara deituz: 06-18-72-66-04 edo 06-46-27-09-12.

Telethon bibliotekan

Annie Juantorenak kudeatzen duen herriko biblioteka ere bermatuko da (Elizako plazan). Telethonaren saltegi edo botiga bilakatuko da azaroaren 29an ortziral arratsaldez (14:30-17:00) eta azaroaren 30ean ibiakoitz goizez (10:30-12:00) eta arratsaldez (14:00-18:00).

Ondoko egunetan ere, liburutegia idekirik egonen da abenduaren 14a arte (salbu ortzegunez eta ibiakoitz arratsaldez) eta han atzemanen dituzue Eguberriko apaindurak, Jeanine Semerenak egin trikotak besteak beste, dena AFM eta medikuntza bilaketaren alde.

Argazki liburua

Severine Dabbadie ziburutarra Indian gaindi bidaiatu da eta karia hortarat egin dituen argazki xoragarriak bi liburutan bildu ditu. Igandean (abenduaren 1ean), Spar Oronos saltegian izanen da goizez, hauen aurkezteko eta izenpetzeko (9:00-12:00).

Dantzaldi

Baltsa, farandola, rock, Java, fandango eta beste, Arinki elkarteak dantzan artzeko parada emanen dauku abenduaren 1ean, igande arratsaldez, Iparla Soinu taldearekin (15:00). Sartzea eta atsalaskaria 10 eurotan. Xehetasunik nahi balin bada, deitu: 06-83-31-31-83.

60 urte

Aurten 60 urte betetzen dituzten baigorriar eta auzo herritarrak Aldudeko "St Sylvestre" jatetxean bildu dira berriki, gertakari eder horren ospatzeko. 30 bat jende bildu dira giro goxoan, bazkari on baten inguruan oroitzapenen trukatzeko eta adin paisaia hori nola bizi duten elgarrekin aipatzeko. Hitzordua jadanik finkatua omen dute 65 urterentzat...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3773. zbk

Gure Hitza | 2024/11/28

Gauaren erdian eguzkia

Peio Jorajuria

Mundu honetan bagabiltza

infernuaren teilatu gainean

loreeri so eginez

du idatzia Kobayashi Issa japoniar olerkari maisuak (1763-1828). Hitz gutitan deskribatzen du munduaren egoera: infernua, baina ere loreak.

Denek dakigu, lehen bezala orain ere, mundua zein gaizki doan. Haize tzar batez gelditu gabe joa, alde guzietatik, aire gaixtoak egiten duenaren gisan. Munduaren martxa, abiatu berria den Vendée Globe itsas lasterketari konpara dezaket: mariñelek memento askotan itsasoaren bolada gaiztoeri buru egin behar duten bezala, guk ere mariñelen gisan buru egin behar diegu mota guzietako ekaitzeri: uholde, kutsadura, eritasun, langabezia, suntsiketa soziala, laborantzako lurren ohoin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016