Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Azaroaren 28a

Aihertar lasterkariak Donamartirin - Igandean ikastolako haurrak eta Otxalde taldea - Zer? Noiz? Nun?

Ezkerretik eskuinerat, Allande Martinon, Mattin Durruty, Ximun Minjou eta Philippe Mongabure (ARG: Beñat Durruty)
Ezkerretik%20eskuinerat_%20Allande%20Martinon_%20Mattin%20Durruty_%20Ximun%20Minjou%20eta%20Philippe%20Mongabure%20(ARG:%20BeAat%20Durruty)

Aihertar lasterkariak Donamartirin

Mendi lasterketek arrakasta handia bildu dute bazter guzietan azken urte hauetan, eta Euskal Herrian ere. Badu urte parrasta bat, 40 bat urte menturaz, urte guziz edo urte gehienetan bederen DonamartirikoBelhorritz elkarteak antolatzen duela azaroan "Behobia Donostia" lasterketa famatutik landa, 13 kilometroko lasterketa Donamartiriko mendixketan. Aurtengo berezitasuna da lehen aldikoz bi lasterketa antolatu dituztela, bata 13 kilometrokoa orain arte bezala, eta bestea 20 kilometrokoa. Horrengatik ditaike hain segur sekulan ez bezainbat lasterkarik parte hartu dutela aurten, eta horietan 4 aihertar gaztek. Nahiz eta ez duten 20km-ko lasterketa irabazi, denbora ona eginez bururatu dute lasterkaldia, erakutsiz forma onean direla lauak. Biba zuek!

Igandean ikastolako haurrak eta Otxalde taldea

Heldu den igandean, arratsalde goxo baten pasatzeko parada proposatua zauku, Ezkia ikastolaren alde antolatzen duten kantaldiarekin. Denen Etxeko gelan iraganen da. Lehen partean (15:30) Ezkia ikastolako haurrek emanen dituzte ikastolan ikasi Otxalde taldearen kantuak. Bigarren partean (16:00) Otxalde taldearen emanaldiaren aldi. Oren bat et’erdiz kantu bidaia alai eta goxo baten egiteko parada proposatuko dute. Otxalde taldearen kantu gehienak alaiak dira, girotsuak eta ederki musikatuak. Arrazoi bat gehiago talde hunen ikustera jiteko!

Kantaldiaren ondotik, burasoek prestatu taloak eta zerbitzatu edariak tokian berean hartzen ahalko dira edo ikusgarria bukatzean etxera eramaten ahalko. Ongi etorri deneri!

Txartelak 10€tan (12 urtetik gora) erosten ahal dira aitzinetik Hello Asson, edo Hazparneko Xuriatea ostatuan eta Lurra Bio dendan. Txartelak 12€tan tokian berean erosten ahalko dira.

Zer? Noiz? Nun?

Abenduaren 1ean, Eguberriko merkatua iraganen da Izturitzen, Arberoa ikastolak antolaturik (10:00-15:00): tokiko ekoizleak, haurrentzako tailerrak, marrazki biziduna (11:00), tokian berean jatekoa eta edatekoa.

Abenduaren 21ean, sustengu kontzertua Aiherrako Denen Etxean, Arberoa ikastolaren alde: zintzur bustitze alaitua (20:00) Ixtaklok, Su Ta Gar taldea (22:30), DJ Elepunto (00:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3773. zbk

Gure Hitza | 2024/11/28

Gauaren erdian eguzkia

Peio Jorajuria

Mundu honetan bagabiltza

infernuaren teilatu gainean

loreeri so eginez

du idatzia Kobayashi Issa japoniar olerkari maisuak (1763-1828). Hitz gutitan deskribatzen du munduaren egoera: infernua, baina ere loreak.

Denek dakigu, lehen bezala orain ere, mundua zein gaizki doan. Haize tzar batez gelditu gabe joa, alde guzietatik, aire gaixtoak egiten duenaren gisan. Munduaren martxa, abiatu berria den Vendée Globe itsas lasterketari konpara dezaket: mariñelek memento askotan itsasoaren bolada gaiztoeri buru egin behar duten bezala, guk ere mariñelen gisan buru egin behar diegu mota guzietako ekaitzeri: uholde, kutsadura, eritasun, langabezia, suntsiketa soziala, laborantzako lurren ohoin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016