Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 26a

Korrika, Euskal Herritik mundura

18. Korrika (Arg: Eusko Diaspora)
18.%20Korrika%20(Arg:%20Eusko%20Diaspora)

Duela bi urte bezala, Korrika aurten ere berriz abian da, bere 24. edizioarekin. Martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik (15:30), eta 29an arribatuko da Bilbora (12:04). Aurtengo edizioak nehoizko parte-hartzaileena izatea du helburu. 2.175 kilometro eginen ditu aurtengo ibilbideak, eta 3.436 lekuko hartze izanen dira. AEKk antolaturik, Korrikak euskara ikusaraztea, euskal komunitatea aktibatzea eta hizkuntzaren aldeko aldarria plazara ateratzea du xedetzat. Euskal Herritik haratago ere, mun

Korrika Munduan

Korrika Munduan Euskal Herritik kanpo antolatzen diren Korrika herrikoiak dira, bertako Euskal Etxeek, euskara ikasle, irakasle eta laguntzaileek sustatzen dituztenak. Nahiz eta formatu ttipiagoan egin, sinbolikoki biziki azkarra da, euskararen aldeko mezua mundu osora zabaltzen baita, diasporako euskaldunak saretuz.

Munduan zehar milaka pertsona ari dira euskara ikasten eta erabiltzen. Korrika Munduan ekimenari esker komunitate hori indartzen da, ikusgarritasuna emanez eta elkartzeko parada eskainiz. Gertatzen da Korrika Munduan urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoa izatea bertako euskaltzale batzuentzat.

Ekimen horiek zubi lana egiten dute Euskal Herria eta munduko euskal komunitateen artean, loturak eginez eta duten sentimendu partekatua aberastuz.

AEKrentzat eta Korrikarentzat, Korrika Munduan funtsezko zutabea da, euskararen aldeko mugimendua globala dela erakusten baitu, hizkuntza komunitatearen indarra erakutsiz.

Korrikaren Ahizpak

Euskal Herritik haratago, munduko xoko anitzetan ere Korrikan inspiraturiko ekimenak antolatzen dira, “Korrikaren Ahizpak” deitzen direnak, horietan bretoiera, katalana eta okzitanieraren alde.

Aurten hiru hitzordu egonen dira: katalanaren aldeko Correllenguarekin, apirilaren 19tik maiatzaren 5era, okzitanieraren aldeko La Passemekin apirilaren 30etik maiatzaren 9ra eta bretoieraren aldeko Ar Redadegekin, maiatzaren 8tik 16ra.

Hiru Ahizpa horiek 24. Korrikan parte hartzea aurreikusia da eta lekukoa eramanen dute Bilbon.

Aurtengo edizioaren inguruko xehetasun guziak korrika.eus webgunean aurki daitezke, izan Euskal Herrikoak edota munduan zeharrekoak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2026/02/26

Résolab dispositiboa

Baionan iragan trukaketa
Baionan%20iragan%20trukaketa

Facebook, Instagram, TikTok… sare sozialak gero eta goizago presente dira gazteen artean. Egoera hunen parean, Ipar Euskal Herriko AdoEnia nerabeen etxeak “Résolab” dispositiboa plantan eman du, gazteak laguntzeko sare sozialen erabilpenean. Gai hunen inguruan egun trukaketa antolatua izan zen urtarril hondarrean Baionan. 90 parte hartzaile baino gehiago izan ziren, horietan ikertzaileak, profesionalak, irakasleak edota gazteak. Bilduriko ekarpenek haurrentzat zuzendu gida praktikoa elikatuko du

Irakurri segida

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016