Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Hitzaldia - Joko gaualdia - Baionan Kantuz - Xiberoko ihauteriak - Kontzertuak - Hitzaldia - Koru kontzertua - Bertso musikatua - M8

Frikun taldea
Frikun%20taldea

Hitzaldia

Otsailaren 26an (18:30), mintzaldia eta solasaldiairaganen dira Joxe Azurmendifilosofo euskaldun zenaren omenez,“Oraingo gazte eroakidazlanaren inguruan. Hitzordua Biltxokon emana da.

Joko gaualdia

Korrika Kulturala kari, oroitu ostiral huntan iraganen dela, Biltxokon (19:00).

Baionan Kantuz

Otsailaren 28 huntan dugu Tuntuna elkartearen Baionan Kantuz hitzordua (11:00), Euskal Museo parean. Aroa alde ez bada, orduan Albert 1er eskolan eginen litzateke. Programa airosa xirikordatu daukute baiones kantariek oraikoan ere, kantu berri batekin, Xabier Leteren “San Martin azken larrosa”, Georges Brassens kantuaren “Saturne” kantuaren egokitzapena. Oroituz ihauterien garaia dela, “Trapu zaharrak” Iparragirrerena ere xaramelatua eta antzeztua daiteke, bai eta ere En Tol Sarmientoren “Zurekin batera”. Gaineratekoen zerrenda www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus webgunean jada zintzilikatua da. Ez duda orduan eta larunbat arte.... kantuz!

Xiberoko ihauteriak

Otsailaren 28an (11:00), Xiberoko ihauteriak ezagutu eta ondotik koha (dantzariaren kapelu apaindua) sorkuntza proposatua zaie 2 eta 4 urteren arteko haurrei Euskal Museoan. Oren bat lehenago frantsesez iraganen da (10:00). 4 euro kostako du haurka, urririk helduentzat.

Kontzertuak

Frikun eta Tamala taldeak ariko dira Le Magnéton otsailaren 28an (21:00). Sartzeak 10 euro kostako du.

Otsailaren 28an berriz (21:00), Korrika Kulturala kari, Xak taldea Epaiskan ariko da. Prezio librean.

Hitzaldia

Otsailaren 28an (11:00), Thierry Truffaut “Ihauterietako animaliak” gaiaren inguruan ariko zaigu Euskal Museoan.

Koru kontzertua

Martxoaren 1ean hitzordua ematen digute Errepika eta Denbora Pasa koruek, Tenpluan. Parte hartze librea izanen da.

Bertso musikatuak

Korrika Kulturala kari hau ere, martxoaren 4an iraganen da Zizpa gaztetxean (19:00). Haira Aizpurua, Miren Artetxe eta Jon Maia izanen dira bertsulariak, Bastien Marianne eta Patxi Amulet musikariak.

M8

Martxoaren 8an (15:00), emazteen eskubideen nazioarteko eguna kari, elkarretaratzea antolatuko du Itaiak, merkatu plazan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016