Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Otsailaren 26a

Eskubaloia - Heldu den aste hondarreko partidak - Mintzaldi-solasaldia

Nazional 3ko lehen taldea
Nazional%203ko%20lehen%20taldea

Eskubaloia

Nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi dute Floirac-en, 33-29. Multxoko bigarrenak dira.

Erregional mailan, bigarren taldeak galdu du Barzun-en kontra, 20-33.

Hirugarren taldeak berdinketa egin du Senpererekin, 27-27.

Heldu den aste hondarreko partidak

Gizonetan, Nazional 3 mailan, irisartarrek errezebituko dute Mont de Marsan (19:00).

Erregional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Urruña (21:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute Perigord Sud-Ouest (15:00).

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko da Angelun (19:00).

Bigarren taldea ariko da Irisarrin Barzun-en kontra igandean (16:30).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak joanen dira Objat Corrèzera (16:30).

Mintzaldi-solasaldia

Har’Eman elkarteak mintzaldi-solasaldia antolatzen du otsailaren 27an (20:00), Denen Etxea gelan.Gaia “Euskara gure herrietan: zendako eta nola?” izanen da.

Gau hau euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin. Deneri idekia: lekuko eta inguruetako bizitzaile, elkarte eta Herriko Etxeei.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016