Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Zanpantzar eguna - Iparra-Hegoaren egitaraua - Afari-kontzertua Xaian - Ikastolaren aldeko jaialdia - Herriko bozak - Ganbera hustea Zokoan

Zanpantzar%20eguna%20-%20Iparra-Hegoaren%20egitaraua%20-%20Afari-kontzertua%20Xaian%20-%20Ikastolaren%20aldeko%20jaialdia%20-%20Herriko%20bozak%20-%20Ganbera%20hustea%20Zokoan

Zanpantzar eguna

Otsailaren 28an, larunbatez, ihauteriaren egun handia izanen da (10:00-20:00). Arratsean, Zanpantzar epaitu eta erre eginen dute Daniela Albizu plazan eta ondotik, suaren inguruan, ohiko dantzak eta kantuak izanen dira. Karrikaz karrikako ibilaldia (16:30), Zanpantzarren auzia (17:00), suaren inguruko mutxikoak (19:00) eta DJ Bull (20:00etatik goiti). Antolatzailea: Hazia elkartea.

Iparra-Hegoaren egitaraua

Aurten, martxoaren 9tik 15era Iparra-Hegoa herri ekimenaren 29. edizioa ospatuko dute. Horra, Seguran ospatuko den ekimen honen aste nagusiaren egitaraua: martxoaren 9an, astelehenez (11:00) Urruñako ikastolako haurrei harrera eta hamaiketakoa, (14:30) Segurako eskolara bisita eta jolasak, (17:00) Buruhandiak eta erraldoiak plazan, (19:00) hitzaldia eta mahai-ingurua. Ondoren, afaria Elorri elkartean. Martxoaren 10ean, asteartez (9:00), haurren gosaria, (10:00-12:00) talo tailerra eta jolasak, (12:15) Segura irratian elkarrizketa, (13:00) haur bazkaria Elorri elkartean, (14:30) Kiki Bordatxoren dantzaldia, (16:15) txokolate beroa denentzat, (17:00) agurra Urruñako haurrei, (19:00) hitzaldia eta mahai-ingurua. Horren ondotik afaria. Martxoaren 11n, asteazkenez (18:30) jai ereduari buruzko mahai-ingurua. Moderatzailea: Jon Telleria. Martxoaren 12an, ostegunez (19:30) bertso eta kantu poteoa Kuxkuxtu txarangarekin, (21:30) bertso-kantu afaria Kuxkuxturekin. Martxoaren 13an, ostiralez (11:00) haur jolasak, (17:00) Etxepare lizeoko ikasleei harrera, (19:30) bildotsa burruntzian eta sagarno dastaketa, (23:00) Erromeria Kiki Bordatxorekin. Horren ondotik, DJ Bull. Martxoaren 14an, larunbatez (10:00) sukalki lehiaketa, (11:00) Baigorriko gaiteroak eta Goierriko zanpantzarra karrikaz karrika, (12:00) Etxepare lizeokoen ikusgarri ibiltaria, (13:00) Gereziondoko ekitaldi nagusia, (15:00) gazte bazkaria frontoi zaharrean, (15:00) herri bazkaria xapito azpian, Kuxkuxtu txarangarekin, (18:00) Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko manifestazioa, (19:00) taloak eta garagarno dastaketa, (23:00) kontzertua Balantza taldearekin. Horren ondotik, eta bukatzeko, DJ Bullen musikaldia.

Afari-kontzertua Xaian

Martxoaren 6an, ostiralez, eta Iparra-Hegoaren egitarauaren barruan, afari-kontzertua izanen da Xaian Ekilore talde urruñarrarekin (20:00etatik goiti). Prezioa: 30 euro. Antolatzailea: Bakalau elkartea. Erreserba egiteko: 05-47-75-07-02.

Ikastolaren aldeko jaialdia

Martxoaren 7an, larunbatez, Urruñako ikastolaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aldeko besta izanen da Zokoa auzoko kiroldegian. Parte hartuko dute Zarena Zarelako dantza taldeak (18:30), DJ Xanok (19:30) eta Janus Lester-ek (21:00). Izanen dira taloak, ostatua eta musika. Sarrera: 12 euro/15 euro. Goierriko ikastolen laguntzaz antolatu ekitaldia.

Herriko bozak

Martxoaren 15ean eta 22an, biak igandez, eginen dira herriko bozak, eta jadanik aurkezten direnen zerrendak eta egitasmoak aurkezten hasi dira. Otsailaren 14an, larunbatez, Filipe Aramendi jaun auzapezaren Urruña Elgarrekin izeneko zerrenda eta egitaraua aurkeztu zituzten jendez gainezka zegoen Posta gelan. Eta azaldu zutenez, honako hauek dira eginen dituzten bilkurak: otsailaren 20an, ostiralez (19:00), Pausuko Intzuralde gelan. Otsailaren 27an, ostiralez (19:00), Berruetako Lepo Bidean gelan. Martxoaren 4an, ostiralez (19:00), Zokoa auzoko Aisialdi Zentroan. Martxoaren 12an, ostegunez (19:00), Oletako eskolan eta martxoaren 13an, ostiralez (19:00), Errugbi Zelaiko Jeanne Senper gelan.

Ganbera hustea Zokoan

Martxoaren 1ean, igandez, eta Adixkideak elkarteak antolaturik, ganbera hustea izanen da Zokoan, aisialdi zentroan (9:00-17:00). Xapitoa izanen da, baita edariak, bizkotxak eta taloak ere.Erreserba egiteko: 05-59-54-62-08.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016