Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Otsailaren 26a

Heriotze - Euskal Herriko mus txapelketa - Abisu bat Bankari lotua - Irakurketa taldea - Urak goratu

Izpegiko bide bazterreko ur jauzia
Izpegiko%20bide%20bazterreko%20ur%20jauzia

Heriotze

- Berthe Landabourou (Lagrave sortua) adin ederrean joan zauku. 99 urtetan zendu da erretreta etxean. Baigorrin ezkondua, Bigorre eskualdeko Juillan herrikoa zen sortzez.

Doluminak Roger semeari eta familiari.

- Aspaldian Donibane Garazin bizi zen Marie Bernadette Arsa pausatu da 66 urtetan. Gure herrian sortua, Marie Bernadettek bere gazte denbora Baigorrin iragana zuen ama eta anaiekin. Dolumin bizienak Jean Marie anaiari.

Euskal Herriko mus txapelketa

7 lurraldeen arteko txapelketaren kondu, Baigorriko partidak Manexenean jokatu dira joan den igandean, Baxe Nafarroako finalarentzat sailkatzeko (martxoaren 7an, Izturitzen). 2 talde joanen dira gure herritik: Beñat Jauretche-Ana Luro eta Pantzo Hirigarai-Paul Dupuy. Goresmenak kalifikatueri!

Abisu bat Bankari lotua

Informazio bilkura baten berri. Bankatik pasatu balin bazirezte, ikusia dukezue obrak egiten ari direla herrian sartzean den Olha gunean. Altxatu diren bastiza berriak lan eremu bilakatuko dira. Han izanen dira bulegoak, ko-working edo elkarlan eremua, bilkura gelak, zerbitzuak eta mediku sozial permanentziak. Gehiago jakiten ahalko da otsailaren 26an Baigorriko Herriko Etxean eginen den bilkuran (18:30).

Deneri idekia da, enpresak, proiektu eremaileak, elkarteak biztanleak eta beste… Euskal Elkargoa eta Aiba elkartea antolatzaile.

Irakurketa taldea

Hitzordu bat proposatzen dauku Baigorri, Ortzaize, Garazi, Aldude (BOGA) irakurle taldeak. Amaiur Epherre gomitatzen du Bixentainera, "Haize Beltza" bere liburuaren aurkezteko. Otsailaren 27an, ortziralez (19:00).

Urak goratu

Urak azkarki goratu ziren aitzineko egunetako euriekin. Horren lekuko, luzaz agorturik egona zen Izpegiko bide bazterreko ur jauzi hunen indarra!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016