Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Lanbideen Foroa - Arrantzaleen azoka - Birziklatutako Tresnen Orkestra - Pilotari gazteak gorenean - Sagarnotegirako ateraldia - Orkazkia saltsan - Comedy Club ostiralean Larrekon - Hiruka'Ntuz

Iciaga-Jaureguy txapeldunak ezpeletarrekin
Iciaga-Jaureguy%20txapeldunak%20ezpeletarrekin

Lanbideen Foroa

Betiko arrakasta ukan du ekitaldiak, aurtengo berezitasunetan Sasoiko enpleguaren foroa eta Lanbideen foroa elkartuak ziren. Gazte andanaxka hurbildu da eta gehienetan beren burasoekin, parada ezin hobea profesional batzuekin trukatzeko.

Arrantzaleen azoka

Urdazuri ibaiko arrantzaleen elkarteak antolatua zuen urtero egiten den sal-erosketa pilota plazan. Arrantzari eta arrainen kopurua berantz joanki bada ere, plazerez ikusten da holako ekimena, partikularren azoka moduan. Antolatzaileak pozik zeuden, zonbait gazte ari baitira adinekoen erreleboa hartzen. Arrantza, ihiziaren pare, beharrezko aktore bihurtzen ari da gaur egun, naturaren orekaren zaintzaile bilakatuz.

Birziklatutako Tresnen Orkestra

Cateura inguruko zabortegian, Paraguain bilduriko hondakinak, altxor musikala bihurtuak zituzten. Larreko sala mukuru betea zegoen, musikari berezi hauen ikus-entzuteko eta denak ahoa zabalik gelditu dira emanaldi ikusgarriaren aitzinean. Bide on desiratzen diogu orkestra berezi huni, jarrai dezala musikaren indarraren partekatzen.

Pilotari gazteak gorenean

Aipatu ginuen bezala, esku-huska Lekorneko trinketean, 3 bikotek parte hartu dute, Frantziaren kontuko finaletan. Emaitza bikainak izan dira, hiru ekipoetatik bik txapela jantzi dute, lorietan utziz hauen jarraitzaileak. Umetxoetan Gilen Iciaga eta Unai Jaureguyk irabazi dute 40/37 ezpeletarren kontra. Gaztetxoetan aldiz Jokin Jaureguy eta Oihan Carrere bikoteak galdu du Baigorriren aurka 25/40. Gazteak mailan, Gilen Doyhenard-Hirigoyen eta Julen Haroçarenek sobera aise irabazi dute zuraidarren kontra 40/6. Holako emaitzekin nola ez txalotu pilotaren alde lan egiten duten aktore guziak.

Sagarnotegirako ateraldia

Herriko Zerbitzu sozialak (CCAS), 65 urtez goitiko pertsonak gonbidatzen ditu Usurbileko Aginaga sagarnotegira, martxoaren 12an. Ateraldiaren hitzordua 9:15etan Lapurdi 1609 aparkalekuan, 9:30etan ttanko abiatzeko gisan, prezioa 48€ eta 55€ artekoa izanen da kopuruaren arabera. Egitarauan, Getariaren bisita, bazkaria Aginaga sagarnotegian usaiako “txotx” menu bikainarekin, etxerakoan erosketak Behobian. Izena ematea beharrezkoa martxoaren 5a aitzin, deituz 05-59-54-74-96 edo accueil.ccas@senpere64.fr gunean, ordainketa txekez Eurobus hartzedunari.

Orkazkia saltsan

Hobeki ulertzeko, basa-ahuntza saltsan proposatua zauku, martxoaren 8an (9:00-12:00) Larreko atarian, eskubaloiaren ekimenez. Erreserben azken epea martxoaren 2an, sms-en bidez 06-71-60-09-48, ontzixkaren prezioa 12€, ongi gozatu.

Comedy Club ostiralean Larrekon

Otsailaren 17an (19:15 eta 21:15), ordu bat eta erdiz irribarrez artzeko gisako ikusgarria eskainiko dute 4 umorista goi-mailakoek. Hauetan, Roman Doduik, Henry Fexa, Basile eta Alice Lombard, denak berezituak dira “stand-up” ariketetan, publikoaren aitzinean. Prezioa 18€, erreserba turismo bulegoetan edo boutique.otpaysbasque.com webgunean.

Hiruka’Ntuz

Martxoaren 14an, Hiruka’Ntuz antolatua da aurten ere. Kantu bazkaria da hau. Eguerditan zintzur bustitzea, eta ondotik bazkari ezin hobea 35€-tan, kantu liburuxka barne. Erreserbak 06-44-24-88-58ra egin behar dira martxoaren 6a aitzin.

Elkartzeko eta egun goxo baten partekatzeko helburuarekin antolatua da eguna, euskararen eta kantuaren inguruan.

Zaldubi ikastolak antolatzen du, ikastolaren eta Integrazio Batzordearen alde.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016