Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Otsailaren 26a

Liburutegia - Martxoan Korrika

Liburutegia

Herriko liburutegiaren biltzar nagusia iragan da urtarrilaren 17an. Francis Lefebvre zenak sortua zuen liburutegia eta urte luzetan elkarteburu izan zen. Bainan joan den maiatzean zendu zen. Geroztik bulegoa berritua izan da. Buru dira: Nathalie Inçaurgarat lehendakari, Kattalin Sallaberry idazkari eta Yves Martin diruzain. Liburutegia idekia da asteazken arratsaldetan (15:00-17:00) eta larunbat goizetan (10:00-12:00). Permanentziak segurtatzen dituzten elkarteko bolondresak dira:Bernadette, Rocchina, Maitexa, Marie-Claude, Amaia, Monique, Jackie eta Kattalin. Eta eskolako haurren errezebitzeko hilabetean behin ostiral arratsaldez, hor dira Nathalie eta Yves. Liburutegian mota guzietako liburuak (eleberri, komiki eta beste) aurkitzen dira ttipi eta handientzat, frantsesez gehienak, bainan euskaraz ere. Bai eta aldizkariak. Parte on bat Kanboko liburutegi departamentalak prestatuak. Bistan da, liburutegiaz arduratzen direnek ongi-etorri beroena egiten dute joaiten zaioten guzieri. Ez duda beraz, egin liburutegira itzuli bat (eskolako kantinaren ondoan da) eta eraman liburu bat edo bertze etxerat, urririk prestatuak dira. Irakurtzeak on egiten du.

Bertzalde, apirilaren 25ean, larunbat goizez (10:00-12:00), liburuen merke saltzea antolatuko da. Eta jaz egin zen bezala, kondalari batek ikusgarri pollit bat eskainiko du, primaderan edo larrazkenean liburutegian berean. Jakinarazia izanen zaizue.


Martxoan Korrika

Korrikaren 24. edizioa Atharratzetik Bilboraino kurrituko da, martxoaren 19an abiaturik. Bidarraitik ere pasatuko da, Luhuso aldetik jinik, martxoaren 19tik 20rainoko gauean, gauerditik harat, 00:58 eta 01:44 bitartean (8km). Parte hartzeko izenak eman behar dira antolatzaileeri. Usaian Herriko Etxeko eta tokiko hiruzpalau elkartetako ordezkariek parte hartzen dute, beste nornahi juntatzen ahal zaiotela ere. Gau betean kurritzeak ere badu bere xarma, aro txarra ez bada segurik. Ausartu gaiten!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016