Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Otsailaren 26a

Otsail ostegunak: “Euskal Herriko faunaren berezitasunak”, Iker Elosegirekin

Iker Elosegi
Iker%20Elosegi

Otsail ostegunak: “Euskal Herriko faunaren berezitasunak”, Iker Elosegirekin

Aurtengo otsail ostegunetako azken mintzaldia, Euskal Herriko faunari dedikatua izanen da. Iker Elosegi naturalistak hainbat urtez metatu jakintza guzia Euskal Herriko faunaren gidaliburuan bildu du. Gaualdi huntan, hain hurbil eta hain arrotz zaigun “ingurumenaz” argituko gaitu pasioz eta gozamenez.

Huna nola Zabalikek aurkezten daukun gau huntako gaia:

“Hegazti, ugaztun, suge, intsektu edo arrainen bioaniztasuna biziki handia da Euskal Herrian. Honen zergatia anitza da: badira arrazoin geografikoak (klima, itsasoa, mendia...), badira arrazoin historikoak (noizbait klima hotzarekin jinak ziren espezie batzu oraindik gure mendi gorenetan bizi dira), eta badira ere bertako jendeek lurralde huntan eta lurralde huntarik bizitzeko asmatu dituzten maneren ondorioak...

Gure inguruetan, biziki hurbil ditugu basapiztiak: gure baratze, erreka, xare, oihan, mendi, baserri eremu edo kostan bertan! Batzu errazak dira ikusteko: nork ez ditu larrazkenean lertxunak lerro lerro ikusi? (beharrik kantu batzuek arrakasta dutela haurrek gauza batzuen ikasteko!). Denek ikusiak ditugu karakoilak, bainan gutik dakite gehien karakoil diren eremuak gisu harria den lekuak direla, nola uste duzue egiten dutela heien kuskua? Beste batzu ez dira kasik sekulan ikusten, bainan gure ahoak heien izenez betetzen dira, hor dira otsoa edo hartza... Liburu honek Euskal Herriko basapiztia espezie batzuen ezaugarriak, heien biologiako gauza nabarmenak eta bereziki bizitzeko zer behar duten ulertzeko gako batzu proposatzen ditu. Gogoeta batzu ere partekatzen dira, egungo gai zonbaiten inguruan. Hola dira aipatzen arrain, apo, suge, okila, zizari, otso, sai, hartza, karakoil, urtxintxa edo pinpirin espezie zonbait, urte guzian hemen bizi direnak edo migrazio denboran soilik agertzen direnak.

Beraz liburu honen helburu nagusia basapiztien inguruko jakin mina piztea da, bizi giren ingurumenaren hobeki ulertzeko gakoak eskainiz. Jendeok ingurumenaren parte gira eta gure orekarako ingurumenarekin dugun harremana garrantzitsua dela pentsatzen badugu, behar gira ohartu ez girela bakarrak eta beste anitz basapiztiarekin partekatzen dugula lurralde hau. Begiak irek, beharriak luzatu, usainak usnatu eta... gozatu!”.

Beraz ez duda, hurbil zaitezte Donapaleura ostegun huntan! Hitzordua, Touzaa etxean emana da (20:30). Ondotik, bixkotx baten jateko eta baso baten edateko parada izanen da otsail ostegunak goxoki bururatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016