Herriz Herri - Azkaine (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Gazte Eguna

Gazte%20Eguna

Xuti Gaztek otsailaren 28an Gazte Eguna antolatzen du. Egitarauan, “Militarizazioa Euskal Herrian: mugimendu antimilitaristaren ibilbidea eta egungo erronkak” hitzaldia, Azkaineko Biltoki gelan (11:00). Jean François Lefort “Lof” eta gaur egun “Journée Défense et Citoyenneté” egunean parte hartu berri duen, eta “JDC-ari tiro” dinamikan aktibo den Nahia Etxeberri Lopepe Xuti Gazteko kidea izanen dira hizlari. Ondotik, leku horretan bertan, gazte bazkaria izanen da. Tiketak aitzinetik hartzea gomendatua da, lekuak mugatuak izanen baitira. Arratsaldean, olinpiaden txanda izanen da merkatu estalian, eta bukatzean, poteo alaitua herrian gaindi. Gauari hasiera emateko, ekitaldi laburra eginen da, eta ondotik, kontzertuen aldi izanen da Ganibet, Bad Sound DJ Set eta DJ Tostakis taldeekin.

Gazte Eguna Gazteok Euskal Herria lemapean antolatua da. Huna zer dioten antolatzaileek: “Garai huntako testuingurua gorabeheratsuan, eskuin muturra presentzia geroz eta handiagoa hartzen ari denean, mundu mailan eta Euskal Herrian, gazteok elkartzeko behar handia dugu. Ipar Euskal Herriko gazteok Macron buru duen frantses estatuaren zapalkuntzazko neurriak pairatzen ditugu, oro har, gure herriaren ukapenean berretsi nahi direnen politikak. Otsailaren 28an, gazteok Euskal Herri duina aldarrikatuko dugu Azkainen. Gurea Euskal Herri euskaldun, burujabe, ezkertiar, feminista eta antifaxista delako; gazteok Euskal Herriaren aldeko borroka dugulako ipar”.

Gomita luzatzen diote, beraz, Ipar Euskal Herriko gazte orori Gazte Egunera hurbiltzera. Aurresalmentak martxan dira, eta ondoko lotura honetan erreserba daiteke: https://www.helloasso.com/associations/xuti-gazte/evenements/gazte-eguna-1

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016