Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Ihauteriak - Herriko mezua - Elizako berri - Zangoak Arin - Pilota

Ihauteriak
Ihauteriak

Ihauteriak

Otsailaren 14an larunbatez eta 15ean igandez gintuen Saran. Larunbatean gazteria ibili da auzoetan etxe etxe, igandean haurrak eta helduak denak mozorrotuak egin dituzte gauza pollitak plazan, musikarien soinu ederrekin. Ondotik Zanpantzar jujatu eta erre dute alegrian, bazen jende asko, plaza ongi betea zen, denborak ere lagundu ditu, baziren taloak eta edatekoa. Aurtengoak ere pasatu dira beti bezala umore onean.

Herriko mezua

Sarako herriak baluke igeri irakasle baten beharra. Pascal Laguoute erretretara joan da eta hori ordaintzeko, errearotik buruila hondarra arte, 4 hilabete herriko enplegatu bezala hartua izanen da. Hortako, behar dira diplomak bai eta ere karta profesionala, xehetasun gehiagorentzat deitu Herriko Etxea 05-59-54-20-28. Hautagaitza mailez igorri behar da martxoaren 15a aitzin: direction@sare.fr.

Elizako berri

Katixima: martxoaren 11n Azkaingo elizan (9:30-11:00) lehen barkamendua CE2 haurrentzat.

Martxoaren 18an asteazkenez beila Lurderat CM1 et CM2 haurrekin, katixima egileek lagundurik, apezak eta burasoekin.

Hilabete guziz, meza bat ematen da zahar etxeetan, Sarakoan martxoaren 12an ortzegunez (15:30).

Zangoak Arin

Martxoaren 5ean, elkarteak eginen du biltzar nagusia (10:00) Lur Berri gelan, ondotik hor bertan bazkaria, Arka ostatuak prestatua. Parte hartu nahi baldin bada, deitu 06-16-84-20-86ra otsailaren 27a aitzin.

Pilota

Esku-huska trinketean buruz-buruka: lehen mailan: Iribarren Unai irabazle 40-23 Abarratiaren kontra. 2. mailan: Etxeberri Pacheco Manex irabazle 40-31 Oztibarreren kontra. Lecuona Aritz galtzaile 36-40 Urruñaren kontra. 3. mailan: Zozaya Eñaut galtzaile 26-40 Oztibarreren kontra. 4. mailan: Elizalde Lauran galtzaile 26-40 Urruñaren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016