Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Adinekoen Olinpiadak Urruñan - Musika tresnak maileguz mediatekan

Adinekoen%20Olinpiadak%20Urrunan%20-%20Musika%20tresnak%20maileguz%20mediatekan

Adinekoen Olinpiadak Urruñan

Ziburu, Urruña, Donibane Lohizune, Biriatu eta Hendaiako GEUZak adinekoen aldeko ekintza kolektibo baten inguruan bildu dira. Kirol berrien oihartzun gisan, Adinekoen Olinpiadak antolatuak izanen dira Urruñan. Otsailaren 26an emana da hitzordua.

Musika tresnak maileguz mediatekan

Musika tresna bat entseatzeko, jotzeko, sortzeko gogorik?

Otsailaren hondarretik uztailaren hastapenera, Ziburuko mediatekak musika tresnak mailegatzea proposatzen du: gitarra, giltza, cajon, handpan, ukelele, gitarra baxua. Hasiberriak, jakin-nahiak, musikari trebatuak... Zatozte dispositiboa eta musika tresnak ezagutzera eta nahi diren galdera guziak egitera! Biblio64 elkartearekin lankidetzan. Hitzordua otsailaren 27an emana da (19:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016