Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Idoia Rodriguez idazlea - HAIK - Santibate

Idoia%20Rodriguez%20idazlea%20-%20HAIK%20-%20Santibate

Idoia Rodriguez idazlea

Otsailaren 28an (10:30) Mediatekan Idoia Rodriguez idazlea entzuten ahalko da. Hunek “Euritan” deitu gazteendako idatzi duen eleberria ukanen du solasgai. “Euri, hamabost urteko neska bat da eta bere eguneroko bizia kondatzen du. Bere bizi esperientziak eta zalantzak partikatzen ditu”.

Bere liburuaren aurkezpenaz gain entzulegoarekin mintzatuko da idazlea. Nahi duenari idekia da eta kitorik.

HAIK: Hazparne Aldeko Irakurle Taldea

Talde horrek helburu nagusi hauek ditu:

Euskal literatura ezagutarazi, maitarazi eta euskarazko irakurzaletasuna azkartu. Hortarako hiru hilabeterik gertakari bat antolatuko du aurten eta Hazparneko Mediateka, Et'abar liburudenda-ostatua, Xuriatea eta Ttattola ukanen ditu partaide. Huna ondoko hilabeteetako egitaraua:

Joan den astean jadanik aipatu Literatur Maratoia martxoaren 7an.

Maiatzaren 19tik ekainaren 13a arte, Joseba Sarrionandiaren liburuan oinarritua den Markos Gimenoren “101letrakartelen” erakusketa Et'abar eta Mediatekan. Estreinaldia Josebarekin iraganen da. Mediatekan Josebaren obra literarioaz mintzatuko da eta arratsean Gaztetxean gaualdi berezia iraganen da kantu eta irakurketekin.

Buruilaren 26an kalakaldia Arantxa Urretabizkaiaren liburu batzuen inguruan: “Azken etxea”, “Bidean ikasia” eta “Zahartzaroaren maparen bila”.

Azaroaren 14an, mediatekan, Arantxa Urretabizkaia bera hor izanen da irakurleekin mintzatzeko.

Hara aurtengo egitaraua. HAIK taldean sartzeko aski da gertakari horietarik batean taldeko batekin mintzatzea.

Santibate

Otsailaren 27an (18:00) Santibate ospatuko da Hazparnen: Zirtzilak Et'abar gunetik abiatuko dira, Les Tilleuls, La Poste, Hordago, Mimi eta Xuriatea ostatuetan geldituz gero. Dantza, kantu eta bertsoak emanen dira.

Oraidanik erran dezagun Libertimendua ere eskainiko dutela gazteek martxoaren 14an.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016