Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Otsailaren 26a

Bizitegi berriak - Etxez etxe

Bizitegi%20berriak%20-%20Etxez%20etxe

Bizitegi berriak

Herrian eraikiko dituzten COL izeneko bizitegiak salgai dira orain, eta interesatuek informazioak ukaiten ahal dituzte Interneten edo Herriko Etxean. Oroitarazteko, bost etxe garaje eta baratzearekin (4 T4 + 1 T5) eta sei etxebizitza kolektiboren bi unitate ttipi (2 T2 + 2 T3 + 2 T4) eraikiko dituzte.

Etxez etxe

Gure kaskarotak, Maskak eta musikariak etxez etxe ibili dira larunbat hontan, eta iduri du haien kantuek eta dantzek euria uxatu dutela! Herritarrek ederki errezibitu zuten taldea, hainbat matahami, bixkotx eta goxoki proposatuz, eta horregatik parte hartzaileek beroki eskertu nahi dituzte Hegixipia, Zuhaztia, Ürrüti, Portantinea eta Halgaxuri etxeetan bildu ziren jende guziak.

Itzulia segituko dute heldu den larunbatean, eta agian eguzkia berriz aterako da!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016