Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 26a

200 euroko laguntza 4 urtez petik dituzten haurrentzat

A.E.

Nerea Melgosa ongi izatearen Eusko Jaurlaritzako sailburuak, familiaren eta haurtzaroaren aldeko plana aurkeztu du. Euskal Jaurlaritzak bost urtez 871 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Neurri horri esker haur bakoitzarentzat 200 euroko diru-laguntza emana izanen da, 4 urte bete arte. Iragana ere kontutan hartua izanen da, urtarrilaren 1etik abiatu da 2030a arte iraunen duena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/02/26

Euskadiko esportazioen beherakada

A.E.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak zabaldu datuen arabera, 2025. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek esportatu zituzten salmentek 29.851 milioi euroko balioa zuten, aitzineko urtean baino %3,6 gutiago. Zehazki, produktu energetikoen esportazioen kopurua %33z jaitsi da eta energetikoena %1,6z. Badu orain bi urte esportazioak apaltzen ari direla, 2024an enpresek %5,1eko beherakada jasan zuten. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioak 2022. urtean gorakada handia ukan zuen, guzira 32.538 milioi euro esportatuak izan baitziren.

Alemania (4.443 milioi euro), Frantzia (4.363 milioi euro) eta Estatu Batuak (1.955 milioi euro) dira Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen hiru lehenak. Jaz erkidegotik gehienik esportatuak izan diren merkantziak: auto partikularrak, automobilen piezak eta osagarriak eta kamioi ibilgailuak.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/26

1.500 euroko gutieneko soldataren alde

A.E.

Mugimendu sozial desberdinak, martxoaren 17rako sindikatuek zabaldu greba deialdira juntatu dira. Herritarrak mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte. Mobilizazio egun horretan gutieneko soldata (SMIC) 1.500 eurokoa izan dadin galdeginen da. Bestalde, aberastasuna banatzea galdegina izanen da. Ohartarazi dutenez, langileentzat eta herritarrentzat ez dira garai errazak: krisi ekonomikoa, politikoa, soziala eta ekologikoa jasan behar dute. Zioten: “Sistema kapitalista patriarkalak, ekozidak eta arrazistak mundua buruz behera jarria du, joera autoritario eta faxistak hedatuz, gerla inperialistak eraginez, pobrezian eta prekarietatea emendatuz”. Enpresaburuen sindikatuek eta zenbait alderdi politikok ateak hetsi dituzte gutieneko soldataren emendatzeari buruz. Manifestazioaren deitzaileek zioten: “Nagusi eta agintari politikoen laguntzarekin, aberastasuna modu justuan ez banatzeko edozein neurri blokeatzeko asmoa da”. Etxeko langileen lan-baldintzak aipatuak izan dira,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/26

Hegoaldean zerga bilketa oparoagoa

A.E.

Hegoaldeko diputazioek iazko urtean, zergetatik 20.324,5 milioi euro bildu dituzte, pentsatua baino 231 miloi euro gehiago. Jaurlaritzak, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako diputazioek ala “Eudel” Herriko Etxeen elkarteak 2025eko kontuak adostu dituzte. Onartu kontuak aitzineko urteari konparatuz, %103,1eko da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/26

V16 Balizak ez edukitzea isunaz zigortua

A.E.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri duenez Ertzaintza hasi da ezbehar ala istripuak seinalatzeko baliza ez bada autoan isunak ematen (80€). Urtarrilaren 1etik ezinbestekoa da V16 balizak ibilgailuan ukaitea, beharrezko orduan erabiltzeko gisan. Neurri berri hori martxan jarri denetik, Ertzaintzak informazioa eta lan pedagogikoa egin du. Informazio fase horren ondotik, Ertzaintza aste honetatik aitzina hasiko da V16 balizarekin lotutako arau-hausteak zigortzen.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/26

Tokiko Artoaren Eguna ospatuko dute larunbatean Zubietan

Tokiko Artoaren Eguna Zubietan
Tokiko%20Artoaren%20Eguna%20Zubietan

Euskal Herrian artoa funtsezkoa izan da, bai laborantzarako, bai eta sukaldaritzarako. Gutiago kontsumitzen da. Artoa berriz baliatua izan behar dela aldarrikatzeko, otsailaren 21ean Zubietan topaketak antolatuak izan dira. Artoak duen balioa azaltzeko parada izan da, osagarriarentzat eta ekonomiarentzat artoak egiazki balioa duela errana izan da. Gaur egungo jendartean, nola erabiltzen ahal den artoa elikadurara bezala erakutsia izan da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/26

Aeronautika biharko lanpostuen sortzaile

A.E.

ITP Aero sozietateak hegazkin motorren turbinak ekoizteko prozesua aldatuko du. Egoitza nagusia Zamudion (Bizkaia) duen aeronautika enpresa etorkizunera begira jarri da, datorren hamarkadan hegazkin konpainiei eskatuko dizkieten turbinak garatzen hasi da. “Euskadiko abiazio jasangarri eta lehiakorrerako motor aeronautikoko arkitektura berriak” da proiektuaren izena, programak bost eta zazpi urte artean iraunen du. Horretarako, 110 milioi euroko ikerketa eta garapen proiektua abian jarri da. Proiektua hasi aitzin Eusko Jaurlaritzak zehaztu zuen instituzioak eman euro bakoitzeko, alde pribatuak hiru ezarri beharko zituela. Beraz Industria Sailak inbertsioaren laurdena beregain hartuko du. Etorkizuneko hegazkin turbinek, jasangarritasunarekin zerikusia duten hiru ezaugarri bete beharko dituzte: isuri gutiago eragin, arinagoak izan eta erregai garbiagoak erabili. ITP Aero eraginkortasuna %15ez hobetzeko gai izanen dela uste da. ITP Aeroren bezero nagusia Airbus da, eta ekoizpenaren...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/26

Gazte Topagunearen ereserkia

A.E.

Ernai gazte antolakundeak Gazte Topagunea antolatzen du apirilaren 2tik 5era Abadiñon (Bizkaia). Dagoeneko hasiak dira programaren zabaltzen. Arene 6 eta Sua taldeek topaguneen kantua sortu dute, lema “Biharra” da. Halaxe dio errepikak: “Bidea hasi zutenen amorrua gaurkotuaz/gazte borrokaz biharra izan”. Euskal Herri independentea amesten dute eta herri hori feminista eta sozialista izanen dela adierazi nahi dute. Ez dute bertze herri posiblerik desio. Eginbehar bat eta bi daude hara bidean, eta horrek ezinbestean kokatzen ditu geroari begira.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/02/26

Nafarroak 5.000 euroko laguntzak auto elektrikoentzat

A.E.

“Tximista Auto” izeneko europar programak Europan ekoiztu auto bat erosten bada gehienez 5.000 euroko laguntza ukaiten ahalko da. Auto elektrikoen salerosketak urte hasieran beherakada jasan eta, Nafarroako Gobernuak ibilgailu elektrikoen erosketak bultzatzeko neurri berriak bozkatu ditu. “Tximista Auto” programaren deialdia laster hasiko da, izena emateko epea azarora arte da. Laguntza horiek ez dira bateragarriak Espainiako Gobernuarena eskuratua bada. Halere, auto elektrikoek Nafarroan orain arte lortu salmentena segitzen badu, baliteke urte erdian diru laguntzen kutxa hutsa izaitea.

Nafarroako gobernuak 4,7 milioi euroko aurrekontuarekin 3,7 milioi auto elektrikoentzat eta beste milioi bat kargatzeko lekuentzat inbertituko ditu. Laguntza jaso ahal izateko, autoek ezingo dute 45.000 euroko salneurria gainditu BEZik gabe.

...

Irakurri segida

3823. zbk

Gure Hitza | 2026/02/26

Herriko bozak azken txanpan

Peio Jorajuria

Herriko bozetako hautagaien zerrendak otsailaren 26rako behar dira prefekturara helarazi (ostegun hontarako beraz) eta kanpaina ofiziala martxoaren 2an hasiko da. Orain arte bazterrak aski lasaiak izan dira, herri bakar batzutan salbu, hauetan tirabirak, mehatxuak, gutun anonimoak ere loratu omen baitira, baina salbuespenak izan dira. Laster haatik giroa poliki berotzen hasiko da tokika, salbu zerrenda bakarra duten herrietan. Eta iduri luke herri andana batean lista bakarra dela presentatzen, azken agintaldian herriko giderrak atxiki dituztenek bozkatzaileen gehiengoa satisfatu duketelako marka hain segur edo menturaz interes eskasean, gerta baitaiteke holakorik ere. Entzun dugunaz, ba omen dira ere herri bakar batzuk hautagai zerrendarik gabe. Agian azken puntan batzuk mugitu dira!

Herri baten kudeatzea, ttipia izanik ere, ez da lan errexa. Eta behar da nahikari eta kar bide horri maldan gora lotzeko. Dosierren muntaketak gero eta korapilatsuagoak bilakatuak dira, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016