Gure Hitza | 2017ko Martxoaren 10a

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago ordainduak izaten direla. Zonbait aldiz, lanbide baten atzemateko edo beren lantegiaren sortzeko ere neke handiagoak dituzte. Lan emaileak langile gisa hartzeko eta banketxeak dirua aitzinatzeko uzkurregi direlakoz. Hain zuzen, emazteak beren lantokia sortzen laguntzeko, duela zonbait urte Hemen elkarteak sortu zituen Clefe izeneko diru egitura txiki batzuk. Argi da horrelako egitura gehiagoren beharra balitzatekeela hemen gaindi, baina horretarako borondatezko diru ezartzaileak eskas dira. Hau ere ekonomia sailari doakiona: Ezpeletan bada emazte enpresarien arteko batasun bat. Deitzen da Andere Nahia. Beren lantegia sortua edo sortzera doazen emazteei aholkuak ematen dizkiete. Euskal Herrian atsegin zaigu neska kirolari atrebituak baditugula jakitea, adibidez azkenik pilotan esku-huska hasiak. Ez zaigu gutxiago atsegin emazte antzerkilari, kantari eta bertsolariak oholtzan ikustea. Emazteen eta gizonen arteko parekotasuna aipatzen da gehienik kargu publikoen banaketarentzat. Damugarri da hautetsietan hain emazte guti baita, Euskal Elkargoko arduradunak izendatzeko orduan azpimarratua izan den bezala. Alta, ez da gaitasun kontua. Politikaren arloan aski ausarta izatea konta baita, puntu horretan gizonak nagusitzen ote diren? Haatik, bera Europako diputatu izanik ere, Frantziako mugak gehiago tinkatu nahiz dabilen lehoisa bat berriz ere lehendakarigai dugu, eta bozkatzaile frankori gustatzen omen zaie. Horiek hola, pentsatzeko eta gizarteaz mintzatzeko gaitasun berezia baitaukate emazteek, gizonei doakigu haiei ateak irekitzea. Gure astekari honen geroa eta parekotasuna gogoan, zuzendaritza taldearen azken bilkuran aipatu dugu oroz gainetik "Jainkoa, bizia, jendea" saila aberasteko emazte idazle berri batzuen beharra. Idazteko gutizia sendi duenak beldurrik gabe jakinaraz diezagula!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016