Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2017ko Martxoaren 10a

Jacques Carriat

Ezpeletarra zen Jacques Carriat. 1933an sortua zen eta gutiegi liteke erraitea herrian ezagutua zela bera ta hunen familia. Adrien aitatxi xokoleta egilea zuen karrikako etxe batean berean zituela errota harriak. Rémy bere aitak muntatu zuen larrutegi bat, beti Rémy Carriat bere izena dakarrena nahiz eta belaunaldiak aitzina doazen. Jacques gaztea ez zen geldirik egon: larru apaindegi maileko inginadore bilakatu zen, Aljeriako gerlan ibili lotinant graduarekin eta ondotik larrutegiaz arduratu. Auzapez kargua hiru mandatuz atxiki du, 1989 arte: garai hortan eraikiak izan dira merkatu estalia, eskola publiko berria baita ere Ezpela trinketa. Hiru haur ukan ditu, hiru alaba, Marie horietarik batek hartuak baititu aspaldi enpresaren giderrak. Larrutegi hau errotik martxan da, holako hainbatek amore eman dutelarik. Arrabots guti bainan beti aitzina, herritar ainitzen onetan. Gizon laket, maitagarri eta urguilu gabekoa zen Jacques Carriat. Gure doluminak doaze familia guziari.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016