Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Martxoaren 10a

Mintzaldi

Iragan astean aipatu bezala lehen mintzaldia ortzirale huntan 18:30etan Lapurdi gelan.

Iragan astean aipatu bezala lehen mintzaldia ortzirale huntan 18:30etan Lapurdi gelan. Gaia: "Etxea eta auzoa". Mikel Duvert mintzalariak aipatuko ditu: etxea euskal jendartearen oinarri, harremanak auzoarekin, etxe xahar eta berrien arteko loturak, lehen auzoaren garrantzia, lur amankomunen kudeaketak eta auzolanen antolaketak. Mintzaldia frantsesez da. Ongi etorri deneri.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017/03/10

Ikastolaren ate idekitzea

Louis Dassance Uztaritzeko ikastolak ateak idekitzen ditu larunbat huntan martxoaren 11n goizeko 9:00etarik 12:00ak arte. Ohidura den bezala errezebituko dituzte burraso berriak, biltzar baten bidez esplikatuko beren proiektu pedagogikoa, ikastola kudeatzen duen elkartearen eta Seaskaren funtzionamendua, eginaraziko ere ikastolaren bisita. Ongi etorri deneri....

Irakurri segida

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016