Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Martxoaren 10a
Gerlari ohien biltzar nagusia martxoaren 12an
Aspaldiko partez Senperen iraganen da Euskal Herriko UNC gerlari ohien biltzar nagusia igandearekin.
Aspaldiko partez Senperen iraganen da Euskal Herriko UNC gerlari ohien biltzar nagusia igandearekin. Horra beraz zer egitaraua plantan ezarria duten. Goizeko 8:30etan biltzarkideen bilkura Larreko kultur gunean, Frantziako zuzendariarekin, General Saint-Macary. 10:00etan biltzarraren bukaera jaun meraren mintzaldiarekin. 10:30etan meza nagusia inguru huntako banderariekin, Emak-Hor batasuneko kantari eta musikariek animaturik. 11:45etan hilen oroitarri inguruan ohiko zeremonia. Hor aurkitu behar lukete asko pertsona ezagunek, hala nola herrialdeko deputatua Sylviane Alaux, Senpereko jaun mera, herriko kontseilari batzu, herrialdeko UNC elkartetako buruak, suhiltzaileak eta jendarmeak beren Baionako zuzendariarekin. 12:30etan zintzur bustitzea Herriko-Etxeak eskainia parte hartzaile guzieri, Larreko salan. 13:45etan otoruntza handia, Bonnet ostatuan.









