Kostaldean | 2017ko Martxoaren 11a

Kostaldean

Uhainen indar harrigarria!

Itsasoan ibiltzen direnek badakite hori, itsas-bazterrerat hurbiltzen direnek ere ba, uhainek ukaiten ahal dute ikaragarriko indarra! Horiek ez dira baitezpada harritu jakitearekin zer gertatu den joanden egunean, aratsalde apalean, Donibane Lohizunen. Itsasoa kexu zen, biziki kexu, ikusteko zen - hein bat urrun egonez - uhainak nola zabiltzan! Batbatean uhain horiek airatu dute 50 tonako betoin pezoin alimale bat, lau metro luzekoa, Artako digaren azkartzeko ezarriak diren horietarik!Airatu bai eta oldarrean pausatu Artako digaren gainean! Kasik ezin sinetsia eta bizkitartean egia izanki! Gauza bera gertatua zen 1951-n Eguberri irian, eta kasik leku ber-berean. Orduan ere uhainek airatu zuten gaitzeko betoin peza eta digaren gainean ezarri! Badira orduko argazkiak artoski begiratuak dituztenak bainan aldi huntan ere zernahi jende arizan da argazkiak har eta har, urrunetik bada urrunetik! Aspaldian hor gaindi dabiltzan batzuk diote beste orduz ere ikusi dutela gauza bertsua, itsasoak, aski kexatuarekin, betoin mokor horietarik batto hola airatzen. Airatzen bainan ez gero digaren gainean hola pausatzen haatik... Ainitzen gustuko hori baita harrigarriena!

Pierre Sardigne

Ziburun, ehorzketa jendetsu eta hunkigarriak ukan ditu Pierre Sardigne zenak. Gizon baliosa ginuen, biziki ezagutua eta denek ainitz estimatzen ginuena. 84 urte zituen, urtarrilean beteak. Urruñan sortua, aspaldian Ziburun bizi, luzaz arrantzale izana, gero sartua Herriko Etxearentzat langile. Bere andrearekin familia eder bat hazia, seme bat eta lau alaba. Bera biziki lagunkina zen, zerbitzu egilea eta betiko ohidureri atxikia. Kantua maite, musean artzea ere ba. Familiari gure dolumin bizienak.

Gaitzeko itsas-untzi beladun ederra!

Itsas-Begia elkartea biziki atxikia dago itsas-ondareari. Joanden egunean, bere biltzar-nagusia zuelarik Ziburuko Bordagain dorrean, aipatu dute proiektu berezi bat ondoko urtetan gauzatzen ahal litakeena. Deus ez da oraino eginik, lehen urratsak dira eta bide luzea izanen da oraino gauzak argitu aitzin bainan entseatzeak ere ainitz munta du, hala erran dute han ziren guziek. Itsas-ondareaz arrangura handia duen norbaitek nahi luke muntatu hemeretzigarren mendeko itsas-untzi beladun eder baten idurikoa, arrunt berdina ere den bezala erraiteko, "Belem" eta "Hermione" untzi famatuentzat egina izan den bezala. Ainitz gosta litake segur bainan proiektua bere gain hartzen duena bera ere aberatsa omen da eta harremanak ba jadanik eskuin eta ezker diru laguntza balios batzuen ardiesteko. Bainan nun munta untzi paregabe hori, dena zurezkoa litakeena, lehen gure portuetan egiten ziren bezala? Frango toki zabala behar litake, hektara erdi baten heinekoa bederen hain segur, eta Zokoan kausitzen ahal balitz holako leku egoki bat, denak lorietan litazke! Orainokan ez da amets bat baizik bainan badira funtsez lotuak proiektu eder horren aitzinarazteari!

Aspaldiko adixkideak!

Hendaiako berrogoi bat lagun, Zarpai-Banda elkartean direnak, Alemanian izan dira berrikitan eta Sulzbach herrian egun goxo batzu iragan dituzte, ihauteriakari, hango Edelweiss musikataldean dituzten adixkideekin. Sulzbach parekatua da ez Hendaiarekin bainan Urruñarekin. Duela berrogoi urte, ZarpaiBanda eta Edelweiss elkarteek Urruñan zuten preseski elgar ezagutu. Geroztik harreman bero eta jarraikiak badituzte. Aurten oraino azkartu ere direnak! Zarpai-Bandako Xavier Lassalle eta Michel Lambert ohoratuak izan dira hoin aspaldian bermatzen-eta bi elkarteen arteko adixkidantza beti berdin kartsu egon dadien...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2017/03/10

Aspaldiko adixkideak!

Hendaiako berrogoi bat lagun, Zarpai-Banda elkartean direnak, Alemanian izan dira berrikitan eta Sulzbach herrian egun goxo batzu iragan dituzte, ihauteriakari, hango Edelweiss musikataldean dituzten adixkideekin.

Irakurri segida

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016