Mundu zabalean | 2017ko Martxoaren 10a
Frantses gorabeherak "estranjerretik"
M.P.
Balio du batzutan kanpoko kazeta eta berriketarieri behatzea ikusteko nola hartzen dituzten haiek ere gure hurbileko berriak, hala nola Berria (Euskal Herrian), el Pais (Espainian), el Periodico (Katalunian).
Balio du batzutan kanpoko kazeta eta berriketarieri behatzea ikusteko nola hartzen dituzten haiek ere gure hurbileko berriak, hala nola Berria (Euskal Herrian), el Pais (Espainian), el Periodico (Katalunian). Denek begiak Parisen ere, bereziki datorren frantses hauteskunde haitadari buruz. Trufa guti halere bainan harridura handia nolazpait, ikusiz ateka txarrean direla LR alderdiaren urratsak, nehork ez dakiela hor ere nor izanen duten azkenean beren ordezkaria. Batak segurik baduela denentzat nun josi eta beharbada etxean gelditu beharko! Gauzak diren bezala ekarriak dira gehienetan kazeta hoitan, denek aise ulertzen dutela hauteskunde ixtorio, gertatzen ez denik ez dela. Frantziako demokrazia deitu hori ez dela azkenean bertzetan baino hobea. Aurten hor gertatzen dena orobat arriskutsua izaten ahal dela ere Europa guziarentzat. Jendeen asaldatzeek ez dutela deus hain onik ekartzen ahal, bainan samurtze eta zatikatze ainitz.









