Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Martxoaren 10a

Goxoki-ren biltzar nagusia

Hirugarren adinekoen elkarteak iragan igandean egin du urteko biltzar nagusia.

Hirugarren adinekoen elkarteak iragan igandean egin du urteko biltzar nagusia. Dauzkan 220 kidetarik 160ek parte hartu dute elgarretaratze huntan. Hasieran, isiltasun unea egin da, mundu huntarik joan 7 kideen oroimenez. Urtean zehar egin jarduera desberdinetan, bi bazkari egin dira herrian berean, bakoitzak 155 kide bildu dituenak. Hiru ateraldi antolatu dira: Hondarribiara, ondotik Hendaian Abbadia jauregiaren bisitarekin; "Aspe" ibarrean gaindi, Sarrance herriaren bai eta Erdi Aroko Borce herrixkaren bisitarekin eta azkenik, Hegoaldean Getariaren ikustaldia egin ahal izan ez dena errekontru batengatik bainan bazkal ondoan Donostiarena, ongi gozatu dena. Bestalde, hilabeteko lehen ortzegunarekin, 35 bat lagun elgarretaratzen dira atsalaskaria egiteko eta ondotik karta jokoetan arratsaldea betetzen dutela. Departamenduko "Mouvement 64" elkarteak antolatu bideetako segurtazunaz egin formakuntzan, multxo pollit batek parte hartu du. Buruilez, 8 kidek parte hartu dute departamenduko federakuntzak Italiako Toscane aldera antolatu bidaian. Mayi eta Jeanine trikotatzaileen esku abilak beti hor daude haur ttipien jantzi bereziak egiteko, nekezian diren ama behartueri eskaintzeko. Aurten, berrikuntza izan da administrazio kontseiluan: hamalau urtez lehendakari egonik, Angele Añorgak bere kargua utzi du, ordaina ondoko egunetan hautatu beharra da. Bestalde, hiru kontseilari berri sartu dira: Maite Izoco, Paulette Pascassio eta Jean Baptiste Lambert. Usaian bezala, Paxkal sukaldariak prestatu bazkari ona gozatu ondoan, Joseph Darraidouren akordeoiak airostu eta mugiarazi ditu bazterrak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017/03/10

Sortze

Iragan astean, Bixentenean bizi diren Peio Juantorena eta Eztitxu Alfarok mundura eman dute beren laugarren haurra, muttikoa Nayati izendatu dutena. Bizi luze eta zoriontsua desiratzen diogu sortu berriari eta goresmenak aitama gazte uroseri, agurrak ere aitatxi-amatxieri....

Irakurri segida

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016