Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2017ko Martxoaren 10a

Eskolan baztertze eta jazarpen

Donibane Garazin kokatua den Frantsesenia laborantza lizeoak gaualdi berezi bat antolatzen du martxoaren 10ean, ostiral huntan berean (21:00), gai berezi huntaz eztabaidatzeko: "Eskolan baztertze eta jazarpenak".

Donibane Garazin kokatua den Frantsesenia laborantza lizeoak gaualdi berezi bat antolatzen du martxoaren 10ean, ostiral huntan berean (21:00), gai berezi huntaz eztabaidatzeko: "Eskolan baztertze eta jazarpenak". Uste baino maizago gerta daitezke ikasleen artean baztertze eta jazarpen horiek. Nola detekta? Hortaz mintzatzeko hor beharrak dira Elizabeth Driollet eta Jérôme Gaillard. Deneri idekia den gaualdia. Debate hori aitzin, Frantsesenia ikastetxeak bere biltzar nagusia eginen du Frantxua Tambourin lehendakaria eta Cécile Crouspeyre zuzendariaren inguruan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016