Herriz Herri - Armendaritze (NB) | 2017ko Martxoaren 10a

Kantaldi paregabea

P.M.

Aski goiz hobe dela jakitea, heldu den martxoaren 26an, igandez, izanen da mugimendu Elhina trinketean, arratsaldeko 4etan.

Aski goiz hobe dela jakitea, heldu den martxoaren 26an, igandez, izanen da mugimendu Elhina trinketean, arratsaldeko 4etan. Kantaldi gaitza naski, Denek bat (Armendaritze, Iholdi, Heleta, Irrisarri, Suhuskune, Landibarre, Mehaine...) pilota batasunak muntatua. Eta ikusten den bezala ez nornahi taula gainean. Altzükütarrak famatuak Xiberutik heldu beren kanta molde indartsu, À¯'¬' n eta bereziarekin. Ondotik fama gaitza hain laster bildu duen neska kantari bikotea, Pauline eta Juliette beti xoragarrian. Bururatzeko gure Baigurako erresinula kantari ozena, Mixel Etcheverry bera. Beti hor, munduan gaindi Euskal Herria hain bihotzez ezagutarazten duena. Berriki Heletan ere, eliza mukurru betea, bazterrak zinez harrotu dituena Pierpol Berzaitz eta Menditarrak taldearekin batera. Ez dela hutsegitekoa kantuaren momentu handi hori...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016