Han eta Hemen | 2017ko Martxoaren 10a

Haziak mintzo

Baigorriko Donostei eskolako ikasleak

Soka tira eta indarrak atera

Urtarriletik goiti, ostiral goiz guziez GAIA elkarteko Fabien handia gure eskolarat jiten da. Berarekin joko berri ainitz ikasi ditugu. Hasi gara arto biltzearekin eta zaku lasterketarekin. Ze irriak kanguruak bezala jauzi egiten genuelarik! Gure negu hotzaren berotzeko egurra moztu dugu sega handi batekin. Eskolako kadirak berritu ditugu egur puskak metatuz ahal bezain gora joanez. Gero, horien gainean, orekan egotea ez zen hain errez. Eta bistan dena sokatira famatuan aritu gara! Ze indarra dugun! Eta orain kasu, prest gara burasoen kontra aritzeko ate-irekitze egunean. Ikaragarriko desafioa izanen da Donostei eskolan!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2017/03/10

Euskal Argentina (6) - Fortabat familia

Monika Legarto - Euskal Argentina

Casa de los Immigrantes bisitatzen duenak itzulitxo bat egin beza Puerto Maderoko auzo horretan den "Amalia Lacroze de Fortabat"-en Fundazioak 2012an eraiki museora. Hor ikusiko baitu Fundazio horrek eskaintzen duen arte moderno erakusketa.

Irakurri segida

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016