Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Martxoaren 10a

Garizuman berrogoi egunez eskiatzailearena eginez

"Eskiatzailearentzat badakizue zer den konbertsioa?"

"Eskiatzailearentzat badakizue zer den konbertsioa?" Jestuak eginez, besoarekin eskuin aldera keinu handia, ondotik ezker aldera berdin: "Konbertsioak norabide hortarik hartara bihurtzen gaitu" zion fededun hizlariak azalpena emanez. Irudiz betea, biziki xuxena iduritu zait deÀ¯'¬' nizio hori Bazko bidea hartzerakoan. Udaberriko giroan sartuak garelarik bazterretan, Garizumak ideki du Hauste egunarekin "poz eta esperantzazko bidea", Frantxua Erromako Apezpikuak dion bezala. Zertako ez bozkaria elgarrekin, eskiatzailearena eginez gure ispiritual bizian!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016