Herriz Herri - Ahatsa-Altzieta-Bazkazane (NB) | 2017ko Martxoaren 10a

Azken bi hilabetetako bizi gertakariak

Sortzeak

Hegoa Urdampilleta urtarrilaren 16an sortu da "Xinaurri Lana" etxean (lan ederra xinaurri lana izaiteko!) eta Nolan Nesta Leroux otsailaren 24an Oletako auzoan. Zorionak burrasoeri eta haurrak handi ditela goxoki beren kaÀ¯'¬'an.

Esposak

Beren baia eman dute elgarri: Mathieu Georges Moriceau eta Ségolène Longok otsailaren 25ean; Marc Dominique Ladoux eta Maria del Mar Casado-k egun berean, otsailaren 25ean. Bizi luze eta zoriontsu bat desiratzen diotegu bi bikoteeri.

Heriotzeak

Azken egoitzarat segituak izan dira 8 lagun. Georges DUFAU 101 urteak beterik Adina zahar etxean. Aldagaraiko "itxura" bat itzali da urtarrilaren 5ean, ibili du lan bere bizi luzean eta Larrungo azpiko aldean balin bazuen bere egoitza, mendi horrek ez zuen arrotza bere urratsa, egin baititu hor gaindi itzuli frango eta luzaz, azken urteak arte bere ibilaldia ez zuela hutsegiten, xixtua zuen ixildua beharbada. Emmanuel Henri MARIE urtarrilaren 5ean ere, hau Portua egoitzan bizi zen. Henri ERRANDONEA, urtarrilaren 31n, herrian langile izana, erretreta goxoa iragan du etxeko inguruak beti panpin atxikiz eta astean bi aldiz Larrungo itzulia eginez goizean goizik usaian, baina andrea itzaliz geroztik triste zen, biziaren gustu ona galdua. Bernard VICENTY otsailaren 5ean; Azkaindar hau adimendu handikoa zen, haur haurretik argia zen eskolan ala katixima edo kirolan berdin; Normale-Sup eskolan sartzea kausiturik, matematikako agregazionea eskutan, Bordelen matematika erakasle eta ondotik inspektore graduraino helduz; pilotari handia izan da ere gazte denboran esku huska, hiru aldiz À¯'¬' nalista eta gero lau aldiz segidan Frantziako xapeldun heltzeraino! Azkaine herria zerbitzatu du Andde Luberriaga auzapez zelarik, hunen lagun mina, laguntzailetan hurbil. Herria maite, euskal kantua ere bihotzetik emaiten; azken hiru urteak Adina zahar etxean eraman ditu Raymonde bere andreak goxoki artaturik. Fede handiko gizon maitagarri hunek zeruko Argia goza dezala betiko. Boris François GAMMAL otsailaren 7an, Ura Mendi etxean bizi zen. Emilie HARISPE otsailaren 11n zendu da Adina zahar etxean. Jean ANDIAZABAL otsailaren 15ean. Gizon ixil hunek Nantes hirian iraganik laneko bizia, bere herrira erretiratua zen "Xintxurrenia" karrikara. Azkaingo parropiako diruzaintza lehenik eta Larrungo Izpiritu Saindukoarena ondotik ximenki segurtatu ditu urte luzetan osasun nahigabeak hasi arte. Hunek ere xahar etxean bururatu du bizia, Mayi bere andre maiteak maitasunez inguraturik. Pierre BISCAY otsailaren 20an Erroteneko auzotegian. Dolumin bizienak familiari eta hunkiak diren hauen adixkide guzieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016