Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 10a

Gazteak eta bakea

"Gazteak eta Bakea" liburua eta dokumentala aurkeztu ditu EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, 250 gazteren gogoetak eta proposamenak baliaturik.

"Gazteak eta Bakea" liburua eta dokumentala aurkeztu ditu EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, 250 gazteren gogoetak eta proposamenak baliaturik. "Desberdinak topatzeko guneak" sortu eta sustatu beharra nabarmendu dute. 2014ko ekainetik, ekinbide franko sustatu dituzte EGK-koek, Bakeahots proiektuaren baitan: Bake Ibilbideak, Bakehizketak, topaketak, tailerrak... Lau ataletan banatu dute liburuaren mamia: Bakeahots proiektuko ekintzak eta gogoetak; gazteekin egin duten galdetegi bateko emaitzak; aldaketarako proposamenak; ondorioak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2017/03/10

Lan merkatua

Joan den urtekoa baino hastapen hobea izan du aurten Hegoaldeko lan merkatuak, langabe gutiagorekin eta aÀ¯'¬'liatu gehiagorekin abiatu baita urtea.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2017/03/10

Autogobernua

Aitzineko legegintzaldian bildu esperientziatik eta dokumentaziotik abiatuz, eta desberdinen arteko ahal bezain adostasun zabala bilatuz, Eusko Legebiltzarrak autogobernu lantaldea osatu du, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE eta PPren parte hartzearekin.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2017/03/10

Memoria historikoa

Arabako Aldundiak, Batzar Nagusiek, Gasteizko Udalak eta tokiko erakundeek ekitaldi bat eginen dute apirilaren 1ean, Azazetako lepoan, Mola jeneralak manaturik fusilatuak izan ziren hamasei pertsonak omentzeko, sarraskiaren 80. urtemugan.

Irakurri segida

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016