Gogoa hazi | 2017ko Martxoaren 10a

Fedeola: gogoa baikor!

Mandio

Eskerrak lehenik euskarari, hots gure arbasoei, hain ongi markaturik gure hitzetan burumuinen ibilera; Lagaranderie-ren "gestion mentale" metodoa ikasten hasi nintzelarik harriturik gelditu nintzen ikustean harek aipatu egin moldeak zoin argi eta garbi azaltzen diren euskaran: gogoan eman, gogoan hartu, gogoan atxiki, gogoan ibili, gogoratu, gogoz ikasi, "nun den gogoa han lan egiten", "entzuten du bai, berea gogoan haatik".

Eskerrak lehenik euskarari, hots gure arbasoei, hain ongi markaturik gure hitzetan burumuinen ibilera; Lagaranderie-ren "gestion mentale" metodoa ikasten hasi nintzelarik harriturik gelditu nintzen ikustean harek aipatu egin moldeak zoin argi eta garbi azaltzen diren euskaran: gogoan eman, gogoan hartu, gogoan atxiki, gogoan ibili, gogoratu, gogoz ikasi, "nun den gogoa han lan egiten", "entzuten du bai, berea gogoan haatik". Kasik dena erraten dute hitz horiek berek, mentala edo gogoa kudeatzez... Fedeola da aipagai artikulu huntan. Jadanik hemen berean azaldua izana da bere funtsa: bildu modu numerikoan euskal fededunek sortu obra ederrak (kantu, idazki, marrazki eta abar) eta artisten baimenarekin altxor horiek interneten "zintzilikatu". Badakikezue, eman dezagun, katixima egile batek anitz gauza aurkitzen duela sarean... frantsesez. Euskaraz kasik À¯'¬' txik. Musikariek, haatik, aurki ditzakete Aupa Jainkoa saileko musika eta partiturak, E.K.E.ren gunean. Eskerrak Jo Maris-i. Fedeolak hautatu duen lema hauxe da, "Gogoa baikor". Badu zinez gauzak alde onetik hartzeko gogoa eta beharrietarat heldu zaizkion oihartzunek gogo barnea pizten diote. Aitzinagoko igandean parte hartu dugu Azkaingo Larrun Kantarekin Aldudeko meza nagusian. Loriatu gare hango apezaren entzuten. Euskal gizarteak sortzen dituen gizon nortasun handiko horietarik da. Adin handian izanikan ere, bere hitz sarkor eta zentzuzkoak ozenki eta kalipurekin entzunarazi zituen. Fede kartsurekin. Elizatik kanpo, zer plaza gizona! Aldi berean, jendeari, bakotxari, hain hurbil delarik. Naturalki heldu zaion hitza euskaraz duela. Bozkarioa sortzen duen monumentu bat. Gogoa baikor ezartzen duten bertze momentu batzu bizi izan ditugu Alduden. Mikel Erramouspe-rekin hitz egiteko parada izan dugu. "Ea zer zion ba Fedeolaren asmoez, Xalbatekin-eta sortu zituzten kantu ederrak ezartzen ahal ote genituzkeen sarean, denen eskuragarri? Baietz ba, dudarik gabe!" Bertzalde bazkari denboran Graxi Solorzanorekin mintzatu ginen eta hunek ere, eskuzabaleko baietz handi bat eman zuen. "Segi sortzen artistak, gu, langile xumeak, ariko gare biltzen, ados baldin bazarete." Fedea eta kultura taldekoek itxaropen handiz betea dute bihotza (frantsesez?) edo gogoa: bertze euskal girixtino dokumentuen sortzaile eta eragileek ere begi onez ikusiko dutelakoan fedeola xedean abiatu lan ikaragarria, eta, menturaz, lagunduko... Ikus mementoan pentsatuak diren sailak, fedeola.eus helbidean. Jadanik lan frango ibilia dugu, oren parrasta bat iragana ere, bainan, uzta ezerezetik hurbil da oraino... Zerbeit dakienak webmaster lanaz aise ulertuko du. Bertzeek irakur lehen orrialdean ezarri duguna. Alduden bizi izan duguna arraroa geldituko da gure gogo bihotzetan. Guk zaharrek gure bidea segituko dugu lasai eta baikor. Plazerrez gainera. Bainan, badugu eginbide bat. Gure lekukotasun sendoak ez baldin badu eragin handirik ere (mementoan), transmisioa segurtatu behar dugu. Bilketa handi bat egin eta ondoko belaunaldi baten eskutan eman dena. Segur da, heldu diren gazteek ezpada, ondokoek bederen baliatuko dutela. "Eskutan eman" diodalarik, ez da metafora bat: telefono mugikor edo smartfono baten bitartez, non nahi, entzunikus eta irakurgai bihur litezke euskal altxor horiek denak. Bihotz zabaleko lan luze eta handia...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016