Inbido | 2017ko Martxoaren 10a

Galapagos ugarteak

Muslaria

Iragan astean, sail huntan berean arizan gira Ekuador herrialdeaz.

Iragan astean, sail huntan berean arizan gira Ekuador herrialdeaz. President-bozak dituztelakotz, lehen itzulia iragana, bigarrena apirilaren 2-an izanen. Herrialde horri loturik daude Galapagos ugarteak eta nola joanden astean ez ditugun batere aipatu, aldi huntan behakoño bat emanen diotegu. Hein bat urrun dira Ekuadorreko beste eskualdetarik, kasik mila kilometrotan, Barea edo PaziÀ¯'¬' ko itsasoan... Zonbat dira orotarat? 19 batzuen gustuko. 22 beste zonbaiten ustez. Izaitekotz 48, hori ere entzuten da, edo irakurtzen segurik ba. Hauxe da bitxikeria, ala ez ote? Alabainan, nola ez dira denak ados agertzen holako kasu batean? Nolaz ez da kondu xuxena aise ateratzen ahal? Denen buru, ez da haatik hanbat harritzekorik eta huna zergatik: ugarte batzu biziki ttipiak dira eta ainitzek diote harkaitz handi batzu direla, ez direnak beraz ugarte kondu ekarri behar. Gehienetan bestenaz ere nehor ez da bizi. Orotarat, bainan lau ugartetan bakarrik, 25.000 biztanle dira. Kasik erdiak bizi Santa Cruz ugartean. Bainan hirinagusia beste ugarte batean da, San Cristobal deitua denean. Hirinagusi hori, Puerto Baquerizo Moreno, ez da arras Zibururen heinekoa jendetzaren aldetik. Iragan mendeko president baten izena emana diote.

Apoarmatuen parabisua

Beti erraiten da, eta arrazoinekin naski, ugarte horiek direla dortoka edo apoarmatuen parabisua. Funtsean izenak berak ere ez du besterik salatzen, "galapagos" deitzen baitira españolez itsasapoarmatuak. Zernahi bada preseski izen bereko ugarte horietan eta mota desberdin askotakoak. Gisa berean, zernahi musker edo sugandila. Bai eta 58 hegazti mota, gehienak han baizik ez direnak ikusten. Bestalde oraino, hiru mila mamutxa edo intsektu mota, horietarik milaz goiti segurik a rras bereziak! Erran gabe doa ikerle frango joaiten dela harat hobeki jakin nahiz hango xori, mamutxa eta gaineratikoak nola bizi diren. Gaitzeko parkea ere bada zointan horiek oro artoski babestuak baitira. Gisa hortan da ere azkartu turismoa, bereziki azken bospasei urte hamarkadetan. Ikustekoak ere hango mendiak, ugarte horiek su-mendi batzu baitira, aspaldian ez direnak haatik biziki kexatzen. Itsas-bazterrak ere biziki ederrak bainan kasu eginez ibili behar dena harkaitz baitira, hondartzetan ere legar baino harri gehiago. Galapagos ugarteak 1832-an ziren lotu Ekuador herrialdeari. Ordu arte, biziki jende guti zen han bizi. Gero ere egia erran, iragan mende erditsu arte. Europatik harat joan ziren lehenak, nehor etzelarik han bizi, español batzu izan ziren 1535-ean. Haraino izan bainan ez han egon... Luzaz ugarte horiek pirata kaÀ¯'¬' ra bat gaitza izanak dira. Bestalde, Ekuadorreko gobernuak ainitz urtez baliatu ditu harat igortzeko gaixtagin bezala zigortuak ziren batzu, denetarik urrun egon ziten eta arrunt bizi-baldintza bortitzak jasan zitzaten. Ixtorio horrek iraun du 1959-a arte...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016