Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017ko Martxoaren 10a

Sari ederra

Herritarra

Agerreko Etcheverry familiako Izoard zezenak lehen saria eskuratu du Pariseko laborantza ferian, "Akitaniako blonda" arrazakoetan. Heldu den astean hitz gehiago hortaz.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017/03/10

Dolu

Herritarra

Joanden astean sortze baten aipamenarekin hasi nintzan, aldi huntan heriotze batenarekin. Bai, utzi gaitu Jeannot Bibens adixkideak 65 urtetan. Egia erran, osagarri arrangura frango bazaukan bereganaturik eta makurrena bixtaren galtzea edo bederen arrunt ahultzea. Bere lan denbora Lekuineko Boncolac enpresan eraman du erretira artio. Bainan Jeannot ezaguna zen ere musaren munduan. Euskal Herriko zonbat herri ez du ba kurritu, antolatzen, laguntzen, hitzaldi batean erran den bezala? Horiek orok dute ekarri eliza bete betea zela, familiako, adixkide eta ezagunak jinak Jeannot-ri buruz beren atxikimenduzko undar agurraren ekartzera eta sustengua familiari, zoini eskaintzen baititugu gure doluminak....

Irakurri segida

3391. zbk

Ez joan sobera aitzinerat eta ez egon arrunt gibelean.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/10

Emazteen lekua gizartean

Jean-Louis Harignordoquy

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat.

Urtero martxoaren 8an izaten da emazteen eskubideen eguna. Emazte ainitzek beren arteko bazkari bat eginez ospatzen dutena, eta horretan geldi. Aldiz, beste zonbait joaten dira gogoeta bilkuretara edo entzun-ikusgarri batzuetara. Nahiz emazteen eskubideak urte guzian errespetatu behar liratekeen, egun horretan egiten zaie aipamen berezi bat. Lotsagarri da gaur egun oraino entzutea, berdin gure etxetarik ez hain urrun, gizon odol beroengandik zonbat eraso eta bortizkeria mota jasan behar ukaiten dituzten emazte gaixo batzuk. Amodio eta elkarrizketa falta, alkoholaren eragina, bizitzeko diru eskasia edo ezin ordainduzko zorrak izaten dira muturreko egoeren sortzaileak. Gure eskualdean, emazteen eskubideak eta parekotasuna beti errespetatzeko aldarrikapenen adierazle ona da Emazteek diote Hazparneko elkartea. Plazaratzen diren gertakari deitoragarrien salatzen ere ikasia dute. Bestalde, zenbakiek erakusten dute lan munduan lan berarentzat emazte zonbait gizonak baino gutxiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016